LANDAREEN EZAUGARRIAK
Ø Zelulaniztunak dira. Zelula ugariz osatuta daude, eta zelula horiek ehunak sortzen dituzte.
Ø Zelula eukariotoak dituzte. Hau da, zelulek egiazko nukleoa dute eta zelulosazko pareta batek estaltzen ditu. Bestalde, kloroplastoak dituzte, eta haietanizaten da klorofila, fotosintesia egiteko baliatzen duten pigmentu berdea.
Ø Nutrizio autotrofoa dute. Landareek berek sortzen dute beren material organikoa, fotosintesiaren bidez.
Ø Lurzoruan finko bizi dira.Dena den, zenbait mugimendu egin ditzakete; esate baterako,loreak nahiz hostoak itxi eta ireki.
LANDAREEN SAILKAPENA
Æ Lorerik gabeko landareak. Ez lorerik ez hazirik duten landareak dira.
-Goroldioak eta hepatikoak. Garraio-hodirik gabeko landare txikiak dira.
-Iratzeak. Aurrekoak baino handiagoak dira eta badituzte hodiak.
Æ Landare loredunak. Landare konplexuagoak dira eta loreak nahiz haziak dituzte.
-Gimnospermoak. Hazia ez dago fruitu baten barruan sartuta.
-Angiospermoak.Hazia fruitu baten barruan sartuta dago.