Elikagaietatik hartutako oxigenoak eta mantenugaiek organismoko zelula guztietara iritsi behar dute.
Zirkulazio-aparatuak mantenugaiak eta oxigenoa zelula guztietara eramaten ditu, eta gainera, zelulek sortzen dituzten hondakin-substantziak eta karbono dioxidoa biltzen ditu.
Zirkulazio-aparatuak elementu hauek ditu:
• Garraiorako likidoa.
Animalia ornodunetan odola du izena eta bertatik zirkulatzen dute mantenugaiek, oxigenoak, hondakin substantziek eta karbono dioxidoak.
• Hodiak.
Garraiorako likidoak zeharkatzen dituen konduktuak dira.
Hiru odol-hodi mota daude: zainak, arteriak eta kapilarrak.
• Bihotza. Odola ponpatzen duen organoa da, gorputz guztira hel dadin.