TENPERATURA
Ukimenaren bidez hautematen ditugun hotz eta bero sentsazioak gorputzen tenperaturei dagozkie.Baina hotza eta beroa deituriko sentsazioak faktore askoren mende daude.
Tenperatura gorputz baten egoera termikoa neurtzeko oinarrizko magnitudea da eta haren barne-egoerarekin du zerikusia.
Gorputz baten tenperaturak hartu edo eman dezakeen bero kantitatearekin du zerikusia.Tenperatura desberdineko bi gorputz elkar ukituz jartzen baditugu, beroen dagoenak beroa emango dio besteari, biek tenperatura bera izan arte. Horretan oinarritzen dira termometroak, gorputzen tenperatura neurtzeko ematen duen tresnak.
Nazioarteko Sisteman, tenperatura-unitatea kelvina da (K), normalean Celsius graduen (ºC) eskala erabiltzen den arren.
Eskalak: Egun hiru eskala erabiltzen dira tenperatura neurtzeko. Celsius eskala normalean erabiltzen duguna, Fahrenheit eskala anglosaxoi herrialdeetan erabiltzen da eta Kelvin eskala zientifikoak erabilitakoa.
Oharra: Fusio-tenperatura (solido-likido egoera aldaketa gertatzen denean) eta irakite-tenperatura (likidoaren barnean burbuilak sortzen direnean) berariazko propietateak dira substantziak identifikatzeko erabiltzen baitira.
DENBORA
Denbora gertaeren iraupena neurtzen duen oinarrizko magnitudea da. Nazioarteko Sisteman, denbora-unitatea segundoa da (s).
Denbora neurtzeko beste unitate batzuk ere erabiltzen dira. Besteak beste,hauek:
● Minutua (min).60 segundoko denbora-tartea.
● Ordua (h). 60 minutuko denbora-tartea.
● Eguna (d). 24 orduko denbora-tartea. Lurrak errotazio-higidura egitean bere buruari bira osoa emateko behar duen denbora da.
● Urtea. 365 eguneko denbora-tartea. Lurrak translazio-higiduran Eguzkiari bira osoa emateko behar duen denbora da.
●Mendea.100 urteko denbora-tartea.
Adibidea: Adierazi s-tan 3 urte:
Ariketak:
21. Adierazi minututan 5 egun
22. Adierazi segundotan 20 ordu
23. Adierazi ordutan 5.000 segundo