Meteorologiak atmosfera aztertzen du.
Meteorologoek ehunka kilometroko eremu batean atmosferak izango duen portaera iragartzen dute.
Horretarako hurrengo urratsak jarraitzen dituzte:
1. Satelite meteorologikoek bidalitako argazkiak baliatzea.
2. Presio atmosferikoari, tenperaturei eta prezipitazioei buruzko datuak jasotzea (datu horiek munduko behatoki meteorologikoek ematen dituzte.
3. Isobara-mapak egitea.
Haizeak
Airea presio atmosferiko handiko guneetatik (antizikloiak,A) presio atmosferiko gutxiko guneetara (depresioak,B) mugitzen da, eta horren ondorioz, haizeak sortzen dira.
Haizeak aire-masa mugimenduak dira
Itsasotik datorren haizeak hezetasuna dauka.
Kontinentetik datorren haizea itsasotik datorrena baino hotzagoa da eta hezetasun gutxiago dauka.
Haizeak ez dira zuzen mugitzen antizikloietatik depresioetara Lurraren errotazioarengatik ; desbideratu egiten dira eta isobarekiko apur bat zeiharra den ibilbidea egiten dute.
Hodeiak
Atmosferan dauden ur-lurrunak dira, eta euria, elurra eta txingorra sor dezakete.
Horrela sor daitezke hodeiak:
1.Depresioetan, aireak gainazalean elkartzeko eta gora egiteko joera
2.Mendi-hegaletan aire-masa hezea iristen da eta haizeak jo ondoren gora joaten da hodeiak sortzen .
3. Lainoa lurzorutik hurbil sortzen da , aire hezea hozten denean eta lurrak beroa galtzen duenean.
Igo ahala, hoztu egiten da, eta hodeiak sortzen dira.
Prezipitazioak
Hodeiak sortzen dituzten ur tantak mikroskopikoak dira.
Tenperatura jaisten denean gero eta lurrun gehiago kondentsatuko da, tanta horien inguruan, eta tanten tamaina handitu egingo da. Tantak elkartzean pisua hartuko dute eta euri gisa eroriko dira Lurrera
Tenperatura baxuagoa bada (0ºC-tik beherakoa bada) ur-lurrunak izotzezko kristaltxoak eratzen ditu. Kristal horiek elkartzean elur-malutak sortzen dira.
Kumuloninboek dituzten tantak oso lodiak dira, tantak izoztu egiten direnean izotzezko esferak sortzen dira ; hauek elkartzean txingorra edo kazkabarra sortzen da.