IRAGAZPENA
Solido bat likido batean disolbagarria ez bada,
iragazpena erabiltzen da biak banantzeko.
Likidoa iragazkitik igarotzen da, eta partikula
solidoak bertan geratzen dira.
DEKANTAZIOA
Bata bestean disolbatu ezin diren
likidoak banantzeko balio du.
DESTILAZIOA
Bata bestean disolbagarriak diren bi likido edo gehiago
banantzeko balio du. Destilatzeko gailu baten bidez,
nahastea irakinarazi eta lurrunak kondentsatuko ditugu.
Osagai bakoitza bere irakite-tenperaturara iritsi ahala
lurruntzen delako banantzen dira.