Astro batek beste bat -osoki edo zati bat- estaltzea da eklipsea.
Eklipseak hiru astro lerro zuzenean daudenean gertatzen dira. Lurrak, Ilargiak eta Eguzkiak bi eklipse mota sor ditzakete:
Eguzki-eklipsea.
Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean dagoenean gertatzen da.
Ilargiak Lurrean itzal egiten du eta Eguzkia nola estaltzen duen ikusten dugu.
Ilargi-eklipsea.
Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean dagoenean gertatzen da.
Gure planetaren itzala ikusten dugu,ilbetean proiektatuta.
Ilargia bere nodoetako batean dagoenean eta Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerro zuzenean daudenean gertatzen dira eklipseak.
Nodoak: Ilargiaren orbita eta ekliptikaren arteko ebaki puntuak.