6.1. GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
Æ Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak .
Igelek oso garatuta dituzte atzeko hankak salto handiak egiteko.
Æ Larruazala hezea, mehea eta babesik gabea dute.
Zenbaitek pozoidun guruinak dituzte.
Æ Anuroek ez dute isatsik: igel eta zapo helduek.
Urodeloek isatsa dute: arrabioak eta uhandreak
6.2. BESTE EZAUGARRI BATZUK
Æ Poikilotermoak.
Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.
Æ Biriken bidez hartzen dute arnasa.Bai eta larruazalaren bidez ere.
Zapaburuak (larbak) urtarrak dira eta zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Æ Gehienak haragijaleak dira heldutan. Zapaburuak, aldiz, belarjaleak dira
Æ Gehienak obiparoak dira eta zenbait anfibio obobibiparoak dira.
Anuroek kanpo-ernalketa dute eta urodeloek barne-ernalketa dute.
Æ Anfibioek metamorfosia dute.