Zelulak unitate bizidunik txikienak dira
NUTRIZIO FUNTZIOA: Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta substantziak lortzen dituzte.
Organismoen sailkapena nutrizio-motaren arabera:
Autotrofoak.
Bere kasa substantzia organikoak sor ditzakeen organismoa.
Horretarako energia-iturri bat erabiltzen du (Eguzkiaren argia) eta ingurunetik (lurzorutik eta
atmosferatik) substantzia ez-organikoak jasotzen ditu (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa).
Fotosintesi izeneko prozesuaren bidez substantzia organikoak sortzen ditu.
Adibideak: landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak.
Heterotrofoak.
Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; beste izaki bizidun batzuez edo haien
hondakinez elikatzen dira.
Adibideak: animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak.
HARREMAN FUNTZIOA: Harreman-funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurunearekin.
Harreman-funtzioari esker, adibidez, landareak argirantz hazten dira, eta animaliek ihes egiten dute
harrapariengandik.
UGALKETA FUNTZIOA: Ugalketaren bidez, izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak sortzen dituzte.
Ugalketa sexugabea.
Banako bakar bat aritzen da, eta banako horretatik sortzen dira ondorengoak.
Adibideak:
Belakiek, zilak sortzen dituzte,eta askatzean,beste belaki batzuk sortzen dira.
Itsas izarrek, galdutako besoak berriro sortzen dituzte eta gai dira disko zentralaren zati bat duen
beso batetik animalia osoa birsortzeko.
Sexu bidezko ugalketa
Sexu desberdineko bi banakok sexu-zelula edo gameto bana jartzen dute.
Bi gametoak elkartzean, zigotoa eratzen da; hura garatzean, berriz, beste banako bat sortzen da.