Soinua sortzen da objektu batek bibratzen duenean.
Soinuaren hedapenaren ezaugarriak:
- Soinuak ingurune materiala behar du hedatu ahal izateko; soinua hutsean ez da hedatzen.
- Soinua alde guztietara hedatzen da.
- Hedatzen,soinuak energia garraiatzen du, baina ez materia.
- Soinuaren hedapen-abiadura airean 340 m/s-koa da.
Soinuaren ezaugarriak:
- Intentsitatea. Gure belarrira denbora unitate batean iristen den energia kantitatea da. Zenbat eta urrunago egon argi-iturritik, orduan eta txikiagoa izango da.
-Ahulak: energia txikia daramate
-Ozenak: energia handia daramate
- Tonua. Soinuaren maiztasuna da.
-Baxuak: maiztasun txikiak dute
-Altuak: maiztasun handia dute
- Tinbrea. Bi soinu-iturrik emandako intentsitate eta tonu bereko soinuak bereizteko aukera ematen digu ezaugarri honek.
Tinbreari esker bi musika tresnak (biolinak eta pianoak) igorritako bi nota berdin bereiz ditzakegu edo pertsonen
ahotsak bereizten ditugu.