Izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta daude.
Robert Hookek 1665ean berak egindako mikroskopioaren bidez behatu zien zelulei lehen aldiz.
Teoria zelularra
Matthias Schleiden eta Theodor Schwann zientzialariek XIX.mendean teoria zelularra finkatu zuten:
Æ Izaki bizidun guzti-guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.
Æ Zelulak nutrizio-, harreman- eta ugalketa-funtzioa egiten dituzten unitate bizidunik txikienak dira.
Æ Zelula guztiak beste zelula batzuen zatiketaren ondorioz sortzen dira
Zelulen antolaketa
Zelula guztiek elementu hauek dituzte:
Ø Mintz plasmatikoa.Zelula kanpotik banantzen duen estalki mehea da.Zelula babestu eta substantzien sarrera eta irteera erregulatzen du.
Ø Zitoplasma.Zelularen barneko gunea da. Likido likatsu batez osatuta dago, eta bertan, organulu izeneko egiturak daude.Organuluek zenbait funtzio egiten dituzte.
Ø Material genetikoa.Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da. ADNari dagokio material hori.
Zelula mota
Ä Zelula eukariotoak.Material genetikoa nukleoa izeneko atal baten barruan dago; nukleoa mintz batez inguratuta dago.
Animaliek eta landareek zelula eukariotoak dituzte.
Ä Zelula prokariotoak.Ez dute nukleorik. Material genetikoa sakabanatuta dago.
Bakterioak zelula prokariotoak dira.