Inguratzen gaituena eta zentzumenen bidez hauteman dezakegun guztia materiaz osatuta dago.
Materia masa duen eta espazioa hartzen duen guztia da; hau da bolumena.
Propietate orokorrak
Materia guztiaren ezaugarriak dira eta materia definitzen laguntzen dute.
Ezaugarri hauek masa eta bolumena dira.
Berariazko propietateak
Substantziak bereizteko aukera ematen duten propietateak dira.
Ezaugarriak honako hauek dira: kolorea, usaina,zaporea, egoera fisikoa, dentsitatea eta argiari pasatzen uzten dion ala ez.