Lurrazala bat-batean mugitzean edo haustean gertatzen den bibrazioaren ondorioz sortzen dira lurrikarak edo seismoak.
Lurrikarak hiru elementu nagusi ditu:
· Hipozentroa edo foku sismikoa: Lurrazala hausten den lekua.
· Epizentroa: Lurraren gainazalean hipozentroaren gain-gainean dagoen puntua .Han igartzen da
lurrikara lehenik eta indarrik handienez.
· Uhin sismikoak: Hipozentrotik norabide guztietara hedatzen diren bibrazioak dira.
Epizentroan, gainazaleko uhin sismikoak sortzen dira eta gainazalean zehar hedatzen dira.Haiek eragiten dituzte kalte materialak.
Lurrikararen hipozentroa itsasoaren barnean badago, itsasikara deritzo.Itsasikaren ondorioz tsunami izeneko olatu erraldoiak sortzen dira.
Gaur egun, milaka laborategi sismologiko daude munduan sismografo sentikorrez hornituak. Sismografoak lurrikaren intentsitatea neurtzeko gailu sentikorrak dira eta jarduera sismikoa erregistratzen dute sismogramaren bidez.
Lurrikaren magnitudea Richterren eskalaren bidez neurtzen da.Eskala horrek hipozentroan zenbat energia askatzen den adierazten du. Eskala gradu bakoitzak aurrekoa baino 10 aldiz energia handiagoa adierazten du.