DIATOMEO-KOLONIAK
Diatomeoak organismo zelulabakar mikroskopikoak dira; batzuetan, elkartu egiten dira eta koloniak eratzen dituzte.Koloniak zelula bakar batetik sortzen dira, zelularen ondoz ondoko zatiketen ondorioz. Koloniako zelula bakoitza bere kabuz bizi da, eta mintza, nukleoa eta zitoplasma ditu.
Organismo horiek klorofila dute, bai eta gaztaina- edo urre-kolorea ematen dieten beste pigmentu batzuk ere. Halaber, zenbait substantziaz osaturiko estalki gogor-gogorra dute.
Diatomeoek, fotosintesiaren bidez, lagundu egiten dute planetako materia organikoa eta oxigenoa sintetizatzen.
Zatiketa zelularraren bidez ugaltzen dira,oro har; prozesu horretan, estalkia banandu egiten da, eta zatiketako bakoitzak bere burua osatzen du.