Izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta daude. Zelulei ondo behatzeko, mikroskopioa behar dugu (0,001 mm-tik 0,1 mm-ra bitarteko neurria dute). Horregatik, behaketa teknikak garatu ahala jakin izan da zelula moten eta haien egituraren berri.
1666an Robert Hooke biologoak berak egindako mikroskopioaren bidez behatu zien zelulei lehen aldiz.
1675ean, Antony van Leeuwenhoek berak egindako mikroskopioaren bidez izaki bizidun txiki txiki zeudela istiletako uretan ikusi zituen. Animakulu deitu zien, eta horrela jakin zen lehen aldiz , bakterioak eta beste mikroorganismo zelulabakar batzuk ere bazirela.
Teoria zelularra
1838an Matthias J.Schleiden botanikariak eta Theodor Schwann biologoak teoria zelularraren lehen bi printzipioak adierazi zituzten:
1858ean, Rudolf Virchow medikuak teoria zelularra hobetu zuen, hirugarren printzipioa adieraziz:
Æ Zelula oro aurretik baden beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.