Lurreko mantuaren behealdean, mantua eta nukleoa ukipenean dauden eremuan, oso tenperatura altuak daude, eta harri beroko korronteak sortzen dira. Goranzko korronte horiek, magma eragiteaz gain, hoztu eta mantuan berriro hondoratzen direnean, plaka litosferikoak mugiarazten dituzte. Horrenbestez, plaka litosferikoek elkarrekin talka egitea eragiten dute.
Bi kontinentek elkarrekin talka egitean lurrazala loditzen denean, mendilerroak eratzen dira; esate baterako, horrela sortu dira Pirinioak eta Himalaia.
Erliebeak plaka litosferikoen arteko talkaren ondorioz edo lurrazaleko gune beroetako sumendi-jardueraren ondorioz era daitezke. Bi erliebe mota horiek mantuaren goranzko eta beheranzko korronteekin lotuta daude.
Lurreko erliebea. Kontinenteak eta itsas hondoak.