7.1. GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
Æ Fusiformeak dira.
Æ Gorputz-adarrak hegatsak (hegalak) dira.
Gehienek bizkar- , sabel-hegatsak eta isats-hegatsak dituzte.
Æ Gorputza ezkataz estalita dute; ezkatak bata bestearen gainean izaten dituzte.
Marrazoek larruazala dentrikulu txikiz dute estalita.
Æ Albo-lerroa izaten dute eta inguruneko dardarak hautematen dituen zentzumen-organoa.
Æ Hainbatek igeri-maskuria dute, poltsa itxurako organoa. Honi esker iristen diren sakonetara kontrolatzen dute airez beteta.
7.2. BESTE EZAUGARRI BATZUK
Æ Poikilotermoak.
Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.
Æ Zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Zakatzak orrizko egiturak dira eta ahoaren atzean daude, operkuluak babestuta.
Batzuek ez dute operkulurik: marrazoak eta arraiak.
Æ Gehienak haragijaleak dira.
Æ Gehienak obiparoak dira eta kanpo-ernalketa dute.
Marrazoek barne-ernalketa dute eta obobibiparoak dira