Sedimentuak metatu eta trinkotuz eratutakoak dira.
Harri sedimentarioak geruzatan egoten dira, eta zenbait lodiera, kolore eta trinkotasunekoak izaten dira geruza horiek.
Jatorriaren arabera lau mota daude:
· DETRITIKOAK: elkarri lotutako zenbait mineral eta harri zatiz osatutakoak dira. Eratzeko ondoko prozesuak gertatzen dira:
-Materialak metatu
-Trinkotzea: sedimentuaren gainean jalkiz doazen materialen pisuak zanpatu egiten ditu haren osagaiak.
-Zementazioa: sedimentuan zen urak disolbatu egiten ditu zenbait mineral, eta gero, berriro jalkiarazi.
Adibideak:
§ Konglomeratua: Harri zatiz osatua; harea pikorrak ere izaten ditu.
§ Hareharria: Harea pikor txiki -txikiz osatua da.
§ Buztina:Buztin trinkotuz osatua. Bustiz gero, lur hezearen usaina dario.
· KAREHARRIAK: nagusiki kaltzita mineralez osatuta daude; eta badituzte buztinak eta beste mineral batzuk ere, oso proportzio txikian bada ere.
Harri hauek bi jatorri izaten dituzte:
-Zenbait izaki bizidunen oskolen eta eskeletoen metatzea
Adibidea: moluskuek eta koralek kaltzitazko oskola dute.
-Kaltzio karbonatoa hauspeatzea, urak disolbatu badu.
Adibidea: estalaktitak eta kareharrizko tobak
Adibideak:
§ Trabertinoak: Estalaktitak eta estalagmitak eratzen dituzte.
§ Kareharrizko toba: Porotsuak eta arinak dira, eta landare-hondarren arrastoak dituzte.
· EBAPORITIKOAK: klima lehorreko eta beroko lekuetan,ur gaziko eremurik baldin badago , lurruntzea itzela izaten da. Horren ondorioz, mineral disolbatuak hauspeatu egiten dira.
Adibideak:
§ Igeltsua: Igeltsu mineralaren kristalak metatzearen ondorioz sortua
§ Gatza: Halita mineralaren kristalak metatzearen ondorioz eratua
· ORGANIKOAK: materia organikoa metatzearen ondorioz sortzen dira.
Adibideak:
§ Ikatza: Landare-materia metatzetik sortzen da, materia hori lurpean geratzen bada, eta presio eta tenperatura altuen eraginpean badago.Ikatza ingurune kontinentaletan sortzen da; esaterako basoetan.
§ Petrolioa: Itsas planktonetik sortutako materia organikoaren partikula mikroskopikoak metatzearen ondorioz sortzen da. Partikula horiek buztin-sedimentuak inpregnatzen dituzte, eta lurpean geratzen direnez, presioaren eta tenperaturaren eraginez konposizioa aldatu eta petrolioa sortzen dute; zenbait gasen, likidoren eta solidoren nahaste beltzaxka, hain zuzen.