4.1.1.Uraren banaketa
4.1.2.Lurraren uraren jatorria
Duela 4.500 milioi urte, sumendi-jarduera izugarria zen Lurrean, eta asteroideek eta kometek sarri jotzen
zuten Lurra. Fenomeno horiei esker, Lurraren atmosfera aberastu egin zen karbono dioxidoan eta ur-lurrunean.
Lurra hoztu zihoan heinean, ur-lurruna kondentsatuz joan zen; eta azkenean, euri eran jausi, gainazalean pilatu eta
hidrosfera sorrarazi zuen.
Fotosintesiak ia karbono dioxido gehiena ezabatu zuen; eta geratzen denak berotegi-efektu leun-leuna sortzen du.
Horrek eragiten du gure planetako batez besteko tenperatura 15ºC-koa izatea; eta hori esker izaten da ura hiru egoeratan:
· Ur solidoa,izotz eta elur eran.
· Ur likidoa, itsasoetan, ibaietan eta aintziretan. Hodeiak ere ur likidoz osatuta daude, eta izaki bizidunen osagai ere bada.
· Ura gas-egoeran, atmosferan izaten da horrela, eta airearen hezetasuna sortzen du.
4.1.3.Ura,harrizko gainerako planetetan.
MERKURIO oso planeta txikia da. Grabitate txikia
duenez, ez ditu gasak atxikitzen; eta beraz,
ez du atmosferarik, ezta gainazalean urik ere
ARTIZARRAK jatorri bolkanikoko atmosfera du karbono dioxido askokoa. Horrek berotegi-efektu itzela sortzen du (T=500ºC).Beraz, ez du ur-likidorik;eta ur-lurrunak, jatorri bolkanikok sufre-gasekin konbinatzean, azido sulfurikozko hodei itxiak sortzen ditu.
MARTE ere txikia da. Atmosfera galduz joan da, apurka-apurka,
eta oso mehea du . Gaur egun,alabaina, poloetan eta lur azpian
soilik dago ura, eta gainera, izotz eran.
4.1.4.Uraren propietateak.
Ø Oso disolbatzaile ona: Lurrazaleko hainbat mineral disolbatzen ditu.
Ø Bero kantitate handia xurgatzen du: Klima leuntzen du. Ozeanoek eta itsasoek udan beroa xurgatzen dute, eta neguan, askatu.
Ø Ezohiko dilatazioa du:Substantzia guztiak konprimitu egiten dira egoera likidotik solidora igarotzean; ura, aldiz, dilatatu egiten da izoztean. Eta beraz, harriak haustea eragiten du.
Ø Substantzia itsaskorra da: Urak busti egiten du; harriak eta lurzorua bustitzen ditu eta lotuta geratzen da han.