Magnitude fisikoak
Neur edo kuantifika daitezkeen propietateei magnitudeak deritze.
Magnitudeak honako hauek dira: luzera, masa,denbora, azalera, edukiera, bolumena ….
Oinarrizko magnitudeak eta magnitude eratorriak
Oinarrizko magnitudeak elkarrekiko independenteak dira; esate baterako, luzera, masa eta denbora.
Magnitude eratorriak oinarrizko magnitudeen konbinazio matematikoen bidez adierazten diren gainerako magnitudeak dira.
Nazioarteko Unitate Sistema
Magnitude bat neurtzeko, unitate asko dauzkagu. Baina neurtutakoa alderatu ahal izateko,garrantzitsua da guztiok unitate berak erabiltzea. Hori dela-eta, Nazioarteko Unitate Sistema (NS) erabiltzen da; oinarrizko magnitude bakoitzari neurri-unitate bat ematen diona.