(Lanean gaude)
Hemen, lehen hezkuntzako 2. mailan egindako jarduera errepika dezakegu; izan ere, jarduerarekin lortu nahi diren helburuak indartuko genituzke, nahiz eta hurrengo ikasturte batean eman, landutakoari beste buelta bat ematea izango litzateke, beste urtebeteko garapenaren ikuspegiarekin.
AFEKTUA
Aquí podemos repetir la actividad realizada en 2º de primaria, ya que lo que haríamos sería reforzar los objetivos que se pretenden con la actividad, aunque se den en un curso posterior consistiría en darle una vuelta más a lo trabajado con la perspectiva de un año más de desarrollo.
“IKAS DEZAGUN LAGUNAK IZATEN”
HELBURUA:
Haurrek beren berdinekin dituzten afektibitate-harremanak indartzen edo kaltetzen dituzten portaerak identifikatu ahal izatea.
Hasiera (Gutxi gorabehera 15´)
Adiskidetasuna adierazten duten irudi batzuk jarriko ditugu arbelean, eta beheko aldean LAGUNAK hitzaren lehen letra eta azkena idatziko ditugu; horrez gain, bi letra horien artean bost lerro txiki jarriko ditugu hitzari falta zaizkion letretarako (Ikus 71. orriko 2. baliabidea)*.
Ondoren, ikasleei eskatuko diegu irudiekin zerikusia duen ezkutuko hitza asma dezatela.
LAGUNAK hitzaren beste letrak zein diren asmatzen dutenean, adiskidetasunari buruz hitz egingo dugu galdera batzuk oinarritzat hartuta:
Baduzue lagunik?
Nola jokatzen dute zure lagunek zurekin?, eta zuk haiekin?
Zer ekintzek indartzen dute adiskidetasuna?
Zer ekintzek ahultzen dute adiskidetasuna?
Garapena (Gutxi gorabehera 60’)
Jarraian, «Lagunak izaten ikasten» 2. lan-fitxa (69. or.) emango diegu haurrei, eta adiskidetasuna indartzen duten eta indartzen ez duten portaerei buruzko gogoetak gidatuko ditugu.
Fitxan azaltzen diren egoerak aztertuko ditugu eta galdera hauek egingo ditugu:
Egoera honetan, ekintzak indartzen du adiskidetasuna? (Egoera aipatuko dugu)
Nola sentituko da…? (Egoeraren protagonista aipatuko dugu), zergatik?
Nola sentituko zinatekete haren lekuan egongo bazinete?, zer egingo zenukete?
Lan-fitxa osatzen dutenean, galdera hauek egingo ditugu:
Nola erlazionatzen zarete zuen lagunekin?
Lagunen ekintzek indartzen dute adiskidetasuna?, zuen ekintzek ere indartzen dute?
Zure lagunekiko zer ekintza hobetu behar dituzu?, nola hobetu ditzakezu?
Haurrek emandako erantzunen arabera, adiskidetasuna indartzen duten ekintzen zerrenda jarriko dugu arbelean, eta adieraziko dugu horrelako ekintzak gauzatu behar ditugula gure lagunekiko harremanetan.
Ondoren, «Nire lagunak» 3. lan-fitxako 1. ariketa (70. or.)* egin dezatela eskatuko diegu. Beren eskuaren silueta marraztu beharko dute eta beren lagunen izenak idatzi beharko dituzte hatzetan.
Fitxaren lehen zatia amaitzen dutenean, egin duten lana ondoko ikaskidearekin parteka dezatela eskatuko diegu, eta beren lagunekiko adiskidetasuna indartzen duten ekintzei buruz eta lagunekiko adiskidetasuna susta lezaketen ekintzei buruz hitz egin dezatela.
Amaiera (Gutxi gorabehera 15´)
Bukatzeko, «Nire lagunak» 3. fitxako 2. ariketa (70. or.)* egin dezatela eskatuko diegu haurrei, eta eskuaren siluetan beren lagunekiko adiskidetasun-konpromisoa idazteko. Ikasleen fitxak gelako panelean edo horman jarriko ditugu, guztiek ikusi ahal izateko.
Ondoren, gogoeta egingo dugu galdera hauen inguruan:
Zer ikasi dute gaur adiskidetasunari buruz?
Nola ikasi dute hori?
Zer izan da gehien gustatu zaiena saio honetan?
Ikasitakoa nola jar dezakete praktikan beren lagunekin?
*Lan-fitxen erreferentziak honetan oinarrituta daude: Lehen Hezkuntzako irakasleentzako Sexu Heziketa Integralaren Gida. Fitxen zenbaketa gida horri dagokio.
Guía: https://www.slideshare.net/IselaGuerreroPacheco/guia-educacionsexualintegralnivelprimaria