Osasun Sustapena
Lehen Hezkuntza
Bilboko Udaleko
Osasun eta Kontsumo Saila
Osasun eta Kontsumo Saileko asmoa, lehen hezkuntzako ikastetxeei dagokienenan, haurren Osasuna sustatzea da, arlo biologiko zein psikologiko eta soziala.
Asmo hau Heziberri 2020ak aipatzen duen xede honekin lotuta dago: pertsonaren garapen integrala, maila guztietan (garapen fisikoa, kognitiboa, afektiboa nahiz emozionala, besteak beste).
Aipatutakoa lortzeko, txosten didaktikoa prestatu dugu, helburu espezifikoak eta jarduera egitaratuekin; ausnarketaren bitartez ezagunepak eta osasunarekiko jarrera positiboak eskuratu nahi dira, ohitura osasuntsuak lortu ahal izateko.
Arestian jasotakoari erantzuna emateko, osasun sustapeneko lau ardatz azaltzen dira, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzean ardatzeko bina jarduera burutzeko: elikadura osasuntsua; ariketa fisikoa eta sedentarismoaren murriztapena; ongizate emozionala eta osasun mentala; ugal-osasuna eta osasun sexuala. Hau da, zortzi jarduera maila bakoitzean (6. mailan adikzioen prebentzioari buruzkoak ere prestatu ditugu).
Osasuna ikuspegi orokorretik ikusita, jarduera hauek Heziberri 2020ak planteatzen dituen oinarrizko konpetentziak lortzeko baliabideak dira, eta batez ere oinarrizko zehar‐konpetentziak eskuratzeko: pentsatzen ikastea, egiten ikastea, izaten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea.