Azken hamarkadetan, ume eta gazte asko gehiegizko pisua hartzen ari dira. Horren arrazoietako bat, elikadura-joera desegokiak hedatu eta aisialdian ohitura sedentarioak indartu direla da. Gehiegizko pisua duten ume eta nerabeek obesitatea izateko aukera gehiago dituzte helduak direnean. Honako jarduera hauek Bilboko Udalak Lehen Hezkuntzan osasuna sustatzeko duen heziketa-programaren parte dira.
Elikadura osasungarria izateko ohiturak sustatzea Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean.
Ikasleei elikagai prozesatuen etiketak irakurtzeko gaitasuna ematea.
Elikagai prozesatuak osasuntasun mailaren arabera bereizten irakastea ikasleei.
Bertoko produktuen kontsumoa sustatzea.
Ontzien hondakinek ingurumenean uzten duten aztarna ekologikoaz kontzientzia sortzea ikasleen artean.
1. SARRERA
Aztertuko diren gaiak azaltzeko sarrera labur bat: dieta orekatu bat izateko gomendio orokorrak, elikagai prozesatuen etiketak, bertoko produktuak kontsumitzearen abantailak eta, hondakinak eta ingurumena.
2. ELIKADURA OSASUNGARRIA IZAN DADIN GOMENDIO OROKORRAK
Ikasleei elikadura osasuntsua izateko irizpide batzuk azaltzen zaizkie, eta ikaskideekin dietako ohitura osasuntsuak konpartitzera gonbidatzen zaie. Garrantzitsua da azpimarratzea bertoko produktu freskoen kontsumoak duen garrantzia. Elikagai prozesatuak kontsumitzen direnean, etiketek ematen duten informazioa interpretatzearen garrantzia azpimarratu behar da.
3. ETIKETAK
Adibide praktiko bat erabilita, elikagai prozesatuen etiketak nola interpretatu azaltzen da.
Lehenengo osagaia beti da produktuaren osagai nagusia, kopuru handiena duena. Osagaien ordena oso garrantzitsua da, produktuan dauden osagaien kopurua zehazten duelako, handitik txikira.
Azukrea beste izen batzuekin agertu daiteke: -OSA-n amaitutako hitzak (dextrosa edo fruktosa, adibidez), siropea, melaza, jarabea, eztia eta abar.
Koipeak: posible izatekotan, ez hartu koipe hidrogenaturik, eta koipe aseak ahalik eta gutxien. Landare-koipeen artean, oliba-olioa da onena.
Alergenoak: Osagaien ostean ageri dira. Alergiak dituzten pertsonek arreta berezia ipini behar dute.
E-ak: Gehigarriak dira (egonkortzaileak, koloragarriak, kontserbagarriak eta abar). E-100etik E-1518rainoko kodeak dituzte.
Produktuak 100 gramoan duten kopuruaren arabera analizatu behar dira.
Energia-balioa Kcal-etan neurtzen da.
4. ELIKAGAIEN ETIKETEN TALDE-DINAMIKA:
Ikasle talde bakoitzari elikagai talde bateko etiketak banatuko zaizkio: elikagai kopurua eta euren ordena, eta azukre, koipe eta gatz kopurua ikusita, ikasleek produktu osasuntsu gisa sailkatu daitekeen edo ez eztabaidatu beharko dute. Talde bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du, elikagaiak horrela zergatik sailkatu dituzten azaltzeko.
Elikagai talde bakoitzaren azalpenaren ostean, elikagai talde horri dagokion informazio zehatza emango du irakasleak.
Bertoko produktuen abantailak
Ikasleei azaltzea bertoko produktuen kontsumoak nolako abantailak ematen dituen, eta ingurumenarentzat duten balioa azpimarratzea.
Energia gutxiago behar da, bai garraiatzeko, bai biltegiratzeko.
Gehiago elikatzen dute: ez da beharrezkoa izoztea ez tratamendu kontserbagarriak ematea.
Tokiko ekonomia babesten eta sustatzen da.
Irabaziak bidezkoagoa den modu baten banatzen dira, bitartekariak murrizten direlako.
Hondakinak eta ingurumena
Amaitzeko, elikagaien ontziek sortzen duten aztarna ekologikoaren berri ematen da, eta elikagaiek degradatzeko behar duten denbora azaltzen da. Gaia jolas modura planteatzea gomendatzen dugu, ikasleek asmatu dezaten ontziek degradatzeko zenbat denbora behar duten.
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko