ONGIZATE
EMOZIONALA

ONGIZATE EMOZIONALEKO ETA OSASUN MENTALEKO PROGRAMA

LEHEN HEZKUNTZA

IRAKASLEEI ETA TUTOREENTZAKO AURKEZPENA

Zer da ongizate emozionala? Osasunaren dimentsio emozionala: sentimenduak, pentsamenduak eta portaerak arduraz erabiltzea. Hauek ezagutuz, onartuz, integratuz eta sortzen duten bizi-energia aprobetxatuz.

Emozionalki osasuntsuak diren pertsonek ezaugarri hauek dituzte:

  • Euren sentimenduak modu asertiboan kontrolatzen dituzte.

  • Ondo sentitzen dira euren buruarekin.

  • Harreman pertsonal onak dituzte.

  • Estresari eta arazoei behar bezala aurre egiten diete.

Adimen emozionalaren garapena dakar.

Zer da osasun mental ona izatea? Ez da bakarrik gaixotasun mentala saihestea edo prebenitzea, baizik eta ongizate psikikoa izatea (kognitiboa, emozionala eta portaerazkoa).

Osasun mentala: osasunaren dimentsio psikologikoa: gizabanako bakoitza bere gaitasunez jabetzen den ongizate-estatua. Bizitzako tentsio normalei aurre egiten diena, modu produktibo eta emankorrean lan egiten duena eta bere komunitateari laguntzeko gai dena.

Gizartean norberaren osasunaren zaintzak banakako eta taldeko ikuspegiak izan behar ditu; banakako erabakiak eta erabaki sozialak dakartza, ezinbestean elkarri lotuta daudenak.

Berekin dakar ongizate kolektibo eta solidariorako bizi-ohitura osasungarriak ezagutzea, osasun publikoaren kontzepzio orokorra eta pertsonaren garapen integrala. Aldi berean, elkarrekiko ongizate kolektiboaren parte dena.

SARRERA / JUSTIFIKAZIOA

Bilboko Udalaren I. Osasun Planak honako jarduera hauek jasotzen ditu, besteak beste: laguntza teknikoa, prestakuntzarako esku-hartzeak, irakasleentzako laguntza eta euskarria osasuna sustatzeko programak ezartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Hezkuntza Sailaren bitartez, lau ardatzen inguruan jarduten du. Haietako bat ongizate emozionala eta osasun mentala izanik.

236/2015 Dekretuak (abenduaren 22ko EHAAn argitaratua eta gero Heziberri-rekin osatua, “Izaten ikasteko” zeharreko gaitasunaz ari den kapituluan) autoerregulazio emozionala islatzen eta justifikatzen du bere seigarren atalean.

Izaten ikasteko gaitasuna honetan datza: bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen diren norberaren sentimendu, pentsamendu eta ekintzei buruz hausnartzea. Horiek indartuz edo egokituz, horien gaineko balorazioaren arabera, horrela, etengabeko hobekuntzaren bidez, pertsona bere dimentsio guztietan autoerrealizatzera orientatzeko

Izaten ikasteko gaitasunaren HELBURUA

Pentsamendu eta ikasteko estilo kognitiboa, gorputz-funtzioak eta gorputz-irudia, jokabide morala, motibazioa eta borondate-indarra eta emozioak autorregulatzea.

Autoestimu positibo eta errealista izatea.

Erabaki pertsonalak hartzea eta bere erabakien eta betebeharren erantzukizuna bere gain hartzea.

HEZIKETA EMOZIONALAREN HELBURU OROKORRAK (Bisquerra, 2000):

  • Ikaslearen garapen integrala sustatzea.

  • Norberaren emozioak hobeto ezagutzea.

  • Gainerakoen emozioak identifikatzea.

  • Norberaren emozioak erregulatzeko gaitasuna garatzea.

  • Emozio negatiboen ondorio kaltegarriak prebenitzea.

  • Emozio positiboak sortzeko gaitasuna garatzea.

  • Nork bere burua motibatzeko trebetasuna garatzea.

  • Bizitzaren aurrean jarrera positiboa izatea.

  • Pertsonen arteko harremanak hobetzea.

  • Ongizate pertsonal eta sozialerako bizi-trebetasunak garatzea.

OSASUNA SUSTATZEKO JARDUERAK

Ondoko eredu teorikoak kontuan izan dira, besteak beste:

  • Bronfrembreuer: Sistemen teoria: Sistema-mesosistema-exosistema-makrosistema

  • Eredu ebolutiboak: Piaget, Vigotsky

  • Osasun bio-psiko-soziala

  • Diziplina positiboaren printzipioak

  • PNL, Programazio neurolinguistikoa

  • Heziberri 2020 hezkuntza-eredu pedagogiakoaren esparrua. Eskumenak.

  • OME (1993): bizitzarako 10 gaitasun

  • Maslow-en teoria: beharrizanen piramidea


GARAPEN EMOZIONALAREN BILAKAERA ETA JARDUEREN PROPOSAMENA, ZIKLOKA

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHENENGO ZIKLOA (1. eta 2. mailak: 6-8 urte)

Umeak, 6 urte inguru dituenean, ulertzen du gainerakoek bere emozioak antzeman ditzaketela eta emozioak adierazteko gai dela. Bere autokontzeptua sortzen hasten da, bere jarreraren eta familiaren arabera.

7 urte dituenean, ulertzen hasten da emozioen intentsitatea denbora batera murrizten dela, emozioa piztu duen pentsamendua aldatzen denean. Modu berean, ulertzen du emozioak aldatu daitezkeela, baldin eta beraien zirkunstantziak eta esperientzia aldatzen badira.

7 edo 8 urterekin, aldi berean bi emozio senti ditzaketela ulertzen hasten dira.

7 eta 12 urte bitartean, emozioak erregulatzeko estrategiak ikasten dituzte.

JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILA

  • “Pertsonaren hirukia”: Pentsamendua (garuna), emozioa (gorputza), ekintza/mugimendua.

  • “Burmuina ezagutzen”: Landare bat bezala zaindu.

LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILA

  • “Emozioen araztegia”: -Iragazkia/koladorea – Araztegia – Hodiak / txorrota.

  • “Diamante landugabea”: denok gara baliotsuak.


LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA (3. ETA 4. MAILAK: 8-10 urte)

8 edo 10 urterekin, ulermen emozional eta soziala areagotu ahala, nortasunaren alderdi gehiago definitzen dituzte.

10 urte inguru dituztenean, banakako faktoreak kontuan hartzen hasten dira (nortasuna, aurretiko esperientzia...).

7 eta 12 urte bitartean, emozioak hobeto erregulatzeko estrategia berriak ikasten jarraitzen dute. Emozioak erregulatuko dituzte, batez ere, onespena lortzeko eta zigorra saihesteko.

JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILA

  • “Iceberg”: Eraldatzen gaituzten esperientziak (inkontzienteak, subkontzienteak, kontzienteak).

  • “Edalontzi komunikatzaileak”

LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA

  • “Irakiten dagoen ur lapikoa: azenarioa, arrautza eta kafe-bihia”. Erantzuteko hiru modu”.

  • “D.A.E.O. GIDOIA”: Deskribatu, Adierazi, Eskatu, Ondorioak


LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOA (5. ETA 6. MAILAK: 10-12 urte)

Etapa honetan, emozioak erregulatzeko gaitasuna bereziki garatzen da.

10 urtetik aurrera, emozioak adierazteko “onartuta” dauden arau kulturalen balioa ezagutzen dute.

Faktore indibidualak (nortasuna, aurretiko esperientzia) gero eta gehiago hartzen dituzte kontuan.

11 urterekin anbibalentzia emozionala adierazteko gai dira.

JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA

  • “Mahaiaren hankak eta bizitzako jomuga”: norbera, etorkizuneko proiektua, familia eta gizartea.

  • “Ikusteko betaurrekoak eta pentsatzeko txanoak”.

LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA

  • “Pottoki-izaerak”: joerak (“pertsonaien jokoa” / pottokiak).

  • A.A.E.O.T.E. gidoia: Arazoak konpontzeko gidoia: Arazoa: Autokontrola, Erantzun, Ondorioak, Trebetasunak (sozialak), Enpatia.

Ikasturte bakoitzean, proposatutako bi jarduerak garatzen dira, helburuak eta edukiak zehaztuz.