LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILAKO JARDUERAK
“Emozioen araztegia”
“Diamante landugabea”
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILAKO 1. JARDUERA: “Emozioen araztegia”
HELBURUAK
Oinarrizko emozioak, haien esanahia, haien adierazpena, eta ezaugarri batzuk ezagutzea.
EDUKIAK
Oinarrizko emozioak, adierazpena, jatorria, esku hartzen duten aldagaiak, zentzua eta ezaugarriak.
DESKRIBAPENA:
Emozioen existentziaz, gugan duten eraginaz eta oinarrizko emozioak ezagutzeaz jabetzea da kontua: poza, tristura, beldurra, segurtasuna, amorrua, lotsa, harridura, nazka, maitasuna.
“Koloretako munstroa” ipuina edo bideoa (3:30 minutu) lagungarria izan daiteke.
2. Araztegiaren metafora: prozesuaren 3 zati eta une bereizten dira:
Egoerak/esperientziak sartzen diren ontzia, kolore, intentsitate eta dentsitate/testura desberdinetako likidoek/substantziek irudikatuta, honako hauen bidez:
“Tindatzen” eta eraldatzen dituen “iragazki” bat (pertzepzioaren arabera: denok ez ditugu gauzak berdin “ikusten” edo “hartzen”).
Iragazitako likido horiek emozioak sortzen dituzte, eta emozioek kolore, forma, dentsitate eta testura ezberdinak izango dituzte. Denbora laburrez irauten dute eta gero desagertzen dira. Baina batzuek hondarra uzten dute eta, gorputzaren eta burmuinaren memorian gorde egiten dira eta eraldatu egiten dituzte. Ontzia aldatuz doa: bai iragazkia, bai biltegia, bai hodiak.
Likido horiek "kanporatzeak" ondorioak/emaitzak sortuko ditu gure bizitzan, bai guretzat, bai besteentzat.
3. Analogia bat egiten da pertsonekin:
Burua (garuna): “koladorea”/iragazkia: gertatzen diren gauzak iristen zaizkio (egoerak, estimuluak), eta barneratzen edo “irentsi” egiten ditu, batzuk aukeratuz. “Murtxikatu” egin behar ditu, eta ahal duena aprobetxatu. “Barneratzea”.
Gorputza (emozioak): edukiontzi bat, araztegi/“transformadore” batekin. “Digestioa”. Digestioa ona edo txarra izan daiteke, zenbait faktoreren arabera: zer jaten dugun, kopurua, zelan jaten dugun, ondo murtxikatzen badugu, atseden hartzea, toleratzea, elikagarria izatea, eta behar bezala kanporatzea.
Gorputz-adarrak (ekintzak): zorrotada zuzentzen duten hodiak, eta potentzia erregulatzen duen txorrota. “Kanporatzea”.
4. Elikagaien eraldaketa-prozesuaren antzekotasuna azaltzen da: zerbait jaten/barneratzean zati bat aprobetxatzen da eta bestea ez.
Digestioa egiten da eta zati ona aprobetxatzen da, geure burua eraikiz, eta hondarrak kanporatzen dira.
5. Gertatzen diren egoerek nola eragiten diguten azaltzen da, hiru mailatan: pentsamenduak, emozioak, ekintzak.
Arbelean azaltzen da, modu parte-hartzailean. Zenbait egoera proposatzen zaizkie eta nola sentituko liratekeen galdetzen zaie. Egoera bakoitzeko ontzi bat marrazten da, eta irudikatzen da koloretako substantziak zelan sartzen diren bertan, gertatzen denaren arabera eta geure iragaziak “ikusten uzten” digunaren arabera. Iragazki hau, kolore ezberdinetakoa izan daiteke bizitzen ari garen momentua kontuan izanda, izan ere, geure esperientziek, sartzen den likido hori tintatu dezakete. Eta egoera batzuetan kolore horiek nahastuz doaz.
Egoera horretan zer pentsatuko luketen bereiztea da kontua, gorputza nola geratuko litzaiekeen, nola jokatuko luketen (garuna, gorputza, mugimendua). Pentsamendua “iragazkiari” lotzen zaio (barneratzen/“jaten” dutenarekin); emoziona nola sentitzen duten, digestioa zelan egiten duten eta sentitzen dutena zelan bihurtzen duten ekintza, txorrotadun hodietatik irteten dena. Ondo “garbitzen” ez badute, "puztu” egiten da eta ontziak “gainezka” egin dezake, beste pertsona batzuk zipriztinduz.
Irudien iturria: rawpixel.com - www.freepik.es
Bideo osagarriak:
ADIMEN EMOZIONALA. EMOZIOAK 1 | Maistra Garazi (6 minutu)
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILAKO 2. JARDUERA: “Diamante landugabea”
HELBURUAK
Pertsona baliodunak garela ulertzea, autoestimua eta enpatia mesedetzea.
EDUKIAK
Nork bere burua ezagutzea/Autoezagutza: autokontzeptua, autoestimua eta balorazio pertsonala, eta enpatia.
DESKRIBAPENA:
Autokontzeptua mesedetzean eta pertsona baliodunak garela jabetzean datza.
Eskatzen zaie euren burua ordezkatzen duen diamante bat marraztea. Folio baten egin dezatela, eta diamanteak nahi duten formatua izan dezake. Diamantearen bidez, nork bere burua irudikatuko du, euren ezaugarri onak marraztu edo idatziz, norberak nahi duen kolorean, baina beti kolore iraunkorrean.
Laguntzeko, ezaugarri positiboak eta bertuteak aipatuko ditugu: ontasuna, errukia/konpasioa, elkartasuna, lagun ona izatea/laguntzailea, ...
Eskatzen da ikasle bakoitzak beste pertsona bati buruzko gauza positibo bat idatzi dezala, bai pertsona horren orrian, bai ohar batean. Lehenik, eskuineko pertsonarekin (batak besteari), eta gero ezkerrekoarekin. Astirik badago, aurrekoarekin eta atzekoarekin egin daiteke.
Gero, pertsona horiei buruz zerbait gustatzen ez bazaie, beste kolore batean marraztu edo idatzi dezatela, baina ezabatu ahal izateko moduan (arkatzez, margoez, koloretako arkatzez, ...), diamantearen inguruan.
Modu sinbolikoan erakutsi nahi dugu gauza batzuk norberarenak direla, geure izaeraren parte direla, eta beti izango direla gurekin. Denok garela baliotsuak, bakarrak eta bereziak. Beste ezaugarri batzuk, ordea, denbora baterako dira (inguruabarren araberakoak, zirkunstantzialak), eta murrizten, “lantzen”, joan gaitezke, ezabatu arte, kontzientziaz, esfortzuz eta ekinak izanik, jokabideak aldatzen baldin baditugu, ondo egiten ditugun gauzak eta dauzkagun gauza onak lagun.
“Emozioen ontziaren” jarduera egin bada ekintza osatu egin daiteke: diamantearen inguruan ontzi bat margotzeko eskatuko zaie, diamantea ontziaren barruan geratzeko moduan. Horrela, azalduko zaie gertatzen diren gauzek eragina izan dezaketela diamantean, kolorea emanez, “zikinduz”, estaliz, garbituz..., baina diamantearen izaerak indartsu eta distiratsu iraungo duela, eta bizitza osoan izango dela beraiekin azalduz.
Azaltzen zaie diamanteak ontzian sartzen den likidoan/emozioan ere eragina izango duela: araztu eta eraldatu egingo baitu (“elikagaien digestioaren” metafora), aprobetxatzeko eta zerbait ona egiteko erabiltzeko.
Bideo osagarria: “Zeure burua onartu” abestia (Ene kantak)
“Zeure burua onartu” abestiaren hitzak (Ene kantak):
Beruna urre bihurtuz
Zeure burua onartu
Eroriz ikasten bada oinez
Ekinaren ekinez
Zeure itzala onartu maitasunez
Akatsak zuzentzeko daude
Izan zure buruaren jabe
Denok okerrak egiten ditugu
Gauzak lasai hartu
Edertasuna barruan dago
Ez joan haratago
Pinpilinpauxak bezala zabaldu hegalak
Egindakoaz ez damutu
Onartu ta aldatu
Pasatakoa pasa da oraina bizitu