GORPUTZA
Jarduera hau lehen hezkuntzako 1. mailan ere egin bada ere, berriro egin daiteke, osagai garrantzitsuak baititu gorputzaren sentsazioak aztertzeko.
EDUKIAK:
Gorputz-ukipeneko jokoen bidez, gorputz-sentsazio desberdinak nabaritu ahal izango dira, gorputzak ukitzearen, presioaren, beroaren/hotzaren eta abarren aurrean nola sentitzen duen ulertzen laguntzeko.
Jarduera honek norbera bere gorputzarekin konektatzen laguntzen du, norbera bere sentsazioekin konektatzen den heinean, gorputza sentigarritzat hartuta, eta pertsona bakoitzak modu desberdinean esperimentatzen duen heinean. (Horri esker, berriro konekta gaitezke ahaideekin, lagunekin edo beste heldu batzuekin izandako kontaktuarekin aurrez sentitutako esperientziekin). Pertzepzio desberdinek arrastoa uzten dute.
«KILIMAK, MUSUAK, BESARKADAK»*
Hasiera
Antolatu taldea bikoteka.
Jakinarazi beren gorputzarekin jolastuko direla, kontaktua ehundura eta objektu desberdinekin esperimentatuz, eta, ondoren, kontaktuaren aurrean izan dituzten sentsazioei buruz hitz egingo dutela.
Hau proposatuko diegu:
Galtzerdiak kentzea eta alfonbra-zatiak, harritxoak, ikaskidearen oinak eta abar ukitzea oinekin.
Kilimak egitea oinetan beste ikaskideari.
Masaje bat egitea sorbaldan, bizkarrean, besoetan eta eskuetan, ikaskidearen gorputzeko atal «bigunak» eta «gogorrak» sentituz.
Ikaskidearen ilea laztantzea.
Esperientzia bakoitza bukatzean, sustatu haurrek konta dezatela zer sentsazio gustatu zitzaizkien gehiago edo gutxiago, eta zergatik.
Garapena
Antolatu taldea bikoteka.
Jakinarazi beren gorputzarekin jolastuko direla, kontaktua ehundura eta objektu desberdinekin esperimentatuz, eta, ondoren, kontaktuaren aurrean izan dituzten sentsazioei buruz hitz egingo dutela.
Hau proposatuko diegu:
Galtzerdiak kentzea eta alfonbra-zatiak, harritxoak, ikaskidearen oinak eta abar ukitzea oinekin.
Kilimak egitea oinetan beste ikaskideari.
Masaje bat egitea sorbaldan, bizkarrean, besoetan eta eskuetan, ikaskidearen gorputzeko atal «bigunak» eta «gogorrak» sentituz.
Ikaskidearen ilea laztantzea.
Esperientzia bakoitza bukatzean, sustatu haurrek konta dezatela zer sentsazio gustatu zitzaizkien gehiago edo gutxiago, eta zergatik.
Amaiera
Berriro ere baretu egingo dira mugitzeko beharra eta norberaren asaldura murriztuko duten aginduen bidez.
Aurrez aurre eseriko dira, eta begiak itxita dituztela, «buruko masajea» egin beharko diote ikaskideari.
Lurrean eroso eserita daudela, bizkarrak elkarren kontra jarriko dituzte, eta arnasa hartuko dute sakonki, arnasketak konpasatzen saiatuz, baina elkarri hitz egin gabe.
Erlaxatu egingo dira eta etzan egingo dira bata bestearen ondoan.
*Erreferentziak. Lehen Hezkuntzako irakasleentzako Sexu Heziketa Integralaren Gida. https://www.slideshare.net/IselaGuerreroPacheco/guia-educacionsexualintegralnivelprimaria
AFEKTUA.
«IKAS DEZAGUN LAGUNAK IZATEN»*
HELBURUA:
Haurrek identifikatzea beren berdinekin dituzten afektibitate-harremanak indartzen edo kaltetzen dituzten portaerak.
Hasiera (Gutxi gorabehera 15´)
Adiskidetasuna adierazten duten irudi batzuk jarriko ditugu arbelean, eta beheko aldean LAGUNAK hitzaren lehen letra eta azkena idatziko ditugu; horrez gain, bi letra horien artean bost lerro txiki jarriko ditugu hitzari falta zaizkion letretarako (Ikus 71. orriko 2. baliabidea)*.
Ondoren, ikasleei eskatuko diegu irudiekin zerikusia duen ezkutuko hitza asma dezatela.
LAGUNAK hitzaren beste letrak zein diren asmatzen dutenean, adiskidetasunari buruz hitz egingo dugu galdera batzuk oinarritzat hartuta:
Baduzu lagunik?
Nola jokatzen dute zure lagunek zurekin?, eta zuk haiekin?
Zer ekintzek indartzen dute adiskidetasuna?
Zer ekintzek ahultzen dute adiskidetasuna?
Garapena (Gutxi gorabehera 60’)
Jarraian, «Lagunak izaten ikasten» 2. lan-fitxa (69. or.)* emango diegu haurrei, eta adiskidetasuna indartzen duten eta indartzen ez duten portaerei buruzko gogoetak bideratuko ditugu.
Fitxan azaltzen diren egoerak aztertuko ditugu eta galdera hauek egingo ditugu:
Egoera honetan, ekintzak indartzen du adiskidetasuna? (Egoera aipatuko dugu)
Nola sentituko da…? (Egoeraren protagonista aipatuko dugu), zergatik?
Nola sentituko zinatekete haren lekuan egongo bazinete?, zer egingo zenukete?
Lan-fitxa osatzen dutenean, galdera hauek egingo ditugu:
Nola erlazionatzen zarete zuen lagunekin?
Lagunen ekintzek indartzen dute adiskidetasuna?, zuen ekintzek ere indartzen dute?
Zure lagunekiko zer ekintza hobetu behar dituzu?, nola hobetu ditzakezu?
Haurrek emandako erantzunen arabera, adiskidetasuna indartzen duten ekintzen zerrenda jarriko dugu arbelean, eta adieraziko dugu horrelako ekintzak gauzatu behar ditugula gure lagunekiko harremanetan.
Ondoren, «Nire lagunak» 3. lan-fitxako 1. ariketa (70. or.)* egin dezatela eskatuko diegu. Beren eskuaren silueta marraztu beharko dute eta beren lagunen izenak idatzi beharko dituzte hatzetan.
Fitxaren lehen zatia amaitzen dutenean, egin duten lana ondoko ikaskidearekin parteka dezatela eskatuko diegu, eta beren lagunekiko adiskidetasuna indartzen duten ekintzei buruz eta lagunekiko adiskidetasuna susta lezaketen ekintzei buruz hitz egin dezatela.
Amaiera (Gutxi gorabehera 15´)
Bukatzeko, «Nire lagunak» 3. fitxako 2. ariketa (70. or.)* egin dezatela eskatuko diegu haurrei. Eskuaren siluetan beren lagunekiko adiskidetasun-konpromisoa idatzi beharko dute. Ikasleen fitxak gelako panelean edo horman jarriko ditugu, guztiek ikusi ahal izateko.
Ondoren, gogoeta egingo dugu galdera hauen inguruan:
Zer ikasi dute gaur adiskidetasunari buruz?
Nola ikasi dute hori?
Zer izan da gehien gustatu zaiena saio honetan?
Ikasitakoa nola jar dezakete praktikan beren lagunekin?
*Lan-fitxen erreferentziak honetan oinarrituta daude: Lehen Hezkuntzako irakasleentzako Sexu Heziketa Integralaren Gida. Fitxen zenbaketa gida horri dagokio.
Guía: https://www.slideshare.net/IselaGuerreroPacheco/guia-educacionsexualintegralnivelprimaria