Oso garrantzitsua da txiki-txikitatik elikadura-ohitura osasuntsuak barneratzea. Ondoren agertzen diren jarduerak Bilboko Udalak lehen hezkuntzan osasuna sustatzeko daukan heziketa-programaren parte dira.
Elikadura osasuntsu eta orekatua izateko ohiturak sustatzea.
Bazkari osasuntsu eta orekatuak egiteko gaitasunak sortzea ikasleen artean.
Plater osasuntsua prestatzeko elikagai talde bakoitzak eduki behar dituen proportzioak jakitea.
Elikagaiak plater osasungarriko taldeetan identifikatzea eta sailkatzea.
Plater osasungarria Harvardeko Osasun Publikoko Eskolako elikadura-adituek eta Harvardeko Osasun Argitalpenetako editoreek sortutako gidaliburua da. Bertan, otordu osasuntsu eta orekatuak zelan egin azaltzen dute (bai platerean jaten direnak, bai askarirako edo hamaiketarako eramaten direnak).
Elikadura osasungarria izateko egunero elikagai talde bakoitzetik jan behar diren proportzioak adierazten ditu platerak. Horrela azaltzen da, grafikoagoa izan dadin.
Frutak eta barazkiak: Elikagaien % 50 talde honetakoak izan behar dira. Zenbat eta kolore eta mota gehiago, hobeto. Patatak ez dira talde honetan sartzen. Ahal dela, jan sasoiko jakiak.
Karbohidratoak: % 25. Zerealak eta patatak. Garrantzitsua da zereal integralak aukeratzea.
Proteinak: % 25. Proteina osasuntsu asko dituzten jakiak: aukeratu lekaleak, arraina, fruitu lehorrak eta haragi zuria. Haragi prozesatuak (saltxitxak, hestebeteak etab.) eta haragi gorriak mugatzea komeni da. Esnekiak talde honetakoak dira.
Plater osasungarriari buruzko informazio osagarria:
Ikusi plater osasungarriaren bideoa
Diseinatu zeure plater osasungarria eta Azken ondorioa
Bideoa ikusi ondoren, plater osasungarriaren fitxa “mutua” banatzen da, ikasleek euren plater osasungarria diseinatu dezaten, ikasitako urratsak betez. Amaitzean, gogoeta bat egingo da: ikasleen ohiko dieta eta plater osasungarriaren gomendioak erkatuko dira.
DENBORA ETA BALIABIDEAK
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko