Oso garrantzitsua da txiki-txikitatik elikadura-ohitura osasuntsuak barneratzea. Ondoren agertzen diren jarduerak Bilboko Udalak lehen hezkuntzan osasuna sustatzeko daukan heziketa-programaren parte dira.
Ikasleen artean elikadura-ohitura ohitura osasuntsuak sustatzea.
Noizean behin, sarritan eta egunero kontsumitu beharreko elikagaiak identifikatzea eta bereiztea.
Elikagai osasungarri eta ez-osasungarriak identifikatzea.
Elikagai naturalen kontsumoa sustatzea eta prozesatuena gutxitzea.
1. Sarrera
Sarrerako azalpen txikitxoa egingo da: Nork bere burua zaintzearen garrantzia aipatu, dieta orekatuaren garrantzia eta haren onurak azpimarratuz. Kontutan hartu behar da elikagai osasuntsuagoak aukeratuz gero, geure gorputza eta osasuna zainduko ditugula, eta obesitatea eta bestelako gaixotasunak prebenitu. Baita ere, azpimarratzekoa da batez ere modu industrialean prozesatutako elikagaiak eta azukredun produktuak saihestu behar direla.
2. Elikagaien semaforoa
Jarduera honetan, zerrendan ageri diren elikagaiak sailkatuko ditugu. Fitxak banatuko zaizkie ikasleei, sailkapena egin dezaten. Gero, talde handian, emaitzak bateratu eta zuzenketa egingo da, honela sailkatuz:
GORRIA, noizean behin jateko:
Litxarreriak
Pizza
Freskagarriak eta zuku industrialak
Patata frijituak
HORIA, sarritan jateko:
Haragia
Arraina
Arrautzak
Lekaleak
BERDEA, egunero jan edo edateko:
Esnea eta esnekiak
Barazkiak
Ogi eta zereal integralak
Ura
Frutak
Horma-irudia
Amaitzeko, eta gela hiru taldetan banatuta, talde bakoitzak semaforoko kolore bateko elikagaiak marraztu eta margotuko ditu. Gero, horma-irudiko semaforoan dagokien lekuan kolaz itsatsiko ditu.
* Haz click en el icono superior derecho para ver la presentación
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko