Sexu Osasuna
LH 1. Maila

GORPUTZA

NIRE GORPUTZA EZAGUTZEN

SAIOA
Nire gorputza ezagutzeak ondo sentiarazten nau

BALIABIDEA
Gorputzaren buru-hausgarria

JARDUERAREN HELBURUA:

Gorputz-atal desberdinak guztizko baten zati gisa ezagutzea, desberdintasunen ideia jakinaraztea, fisikoki ez ezik, beste alderdi batzuetan ere hazten garela adieraztea.

EDUKIAK:

  • Gorputzaren ezaugarriak hazkunde-prozesura egokitu ahal izatea, pertsonok hazteko erritmo desberdina dugulako ideia helaraziz, hala nola besteengandik bereizten gaituzten neurriak eta formak ditugula, baina gure ezaugarriekin onartuak izan gaitezkeela.

  • Hiztegi egokia erabiltzea gorputz-atal guztiak izendatzeko.

  • Gorputz osoaren ideia emateko, gorputz-atalen puzzlea erabiliko da, adin eta sexu desberdinetako puzzleak, adin desberdinetako hazte-prozesuak ikusi ahal izateko, hala nola adinen eta sexuen arabera dauden desberdintasunak ulertzeko.

JARDUERAREN GARAPENA:

Hasiera

Ikasleak hiru edo lau azpitaldetan jarriko ditugu. Aldizkariak ekarriko ditugu, eta adin eta sexu desberdinetako pertsonen irudiak moztuko ditugu, puzzle moduan zatitutuz. Eta azalduko diegu gorputza, hots, guztiok dugun eta bereizi egiten gaituen hori landuko dugula, baina hobeto ezagutzeko ataletan zatituko dugula eta dagozkion zatiak elkartu behar ditugula puzzlea osatzeko. Adieraziko diegu piezak desberdinak direla adinaren eta sexuaren arabera, eta puzzleak osatzen saiatu behar dugula.

Garapena

Aurrez ebakitako puzzleen piezak banatuko ditugu. Azpitalde bakoitzeko lau puzzle banatuko ditugu osa ditzaten. Azpitaldeetan barrena ibiliko gara zer zailtasun eta eragozpen dituzten ikusteko eta jarraibideak emango dizkiegu, baina konponbideak eman gabe, eta, ahal den neurrian, puzzleak haiek osa ditzaten bultzatuko dugu, eduki ditzaketen eragozpenak gainditzen lagunduz.

Amaitzen dutenean eta ia talde guztiek egiten dutenean, azpitalde bakoitzari egindakoa azaltzen utziko diogu eta arbelean jarriko dugun puzzle batekin lagunduko diogu.

Amaiera eta itzultzea

Azkenean, dena arbelean azalduta dagoenean, itzultze txiki bat emango diegu honako hauek adieraziz: nola hazten garen, gizakiok erritmo desberdinetan hazten garela, garrantzitsua dela bakoitzaren prozesuak errespetatzea, desberdintasunak errespetatzea, garrantzitsua dela gauzei beren izenez deitzea eta gorputzaren aldaketen berri emango diegu, baita gorputza zaindu egin behar dugula ere.

Azpitaldeen puzzleak gordeko ditugu eta ikasleen laguntzarekin, ebaki gabe dauden puzzle handiago batzuk jarriko ditugu horman, puzzleok ikusiz landutakoa indartzeko.


GURE JATORRIA

HELBURUA:

Pertsonen jatorriari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzea, ugaltzea pertsonen elkartze libre eta arduratsuaren ondorio gisa ulertzea, sexualitatea komunikazioaren, plazeraren, afektuaren eta abarren iturri gisa hartuta.

AZALPENA:

Kasu honetan helburua ez da gure jatorrian esku hartzen duten mekanismo guztiak ezagutzea eta ulertzea (ernalketa, haurdunaldia eta erditzea), baizik eta jakin-mina, egiten dituzten galderak baliatzea eta ikuskera berriak eraiki ahal izatea, hala nola jarrera irekiak eta positiboak pertsonen jatorriaren eta sexualitatean aurrean.

NONDIK GATOZ?

HELBURUA:

  • Pertsonen jatorriari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, ugalketa erabaki libre eta arduratsuaren ondorio gisa ulertuta, eta sexualitatea komunikazioaren, plazeraren, afektuaren eta abarren iturri gisa hartuta.

Jarduera bereko baliabide desberdinak bi mailetara egokitu ahal izango dira, ikasleen heltze- eta ulertze-prozesua eta egin beharreko jarduera bereiziz.

JARDUERAREN GARAPENA:

Hasiera

  • Jarri taldea lurrean eserita biribilean.

  • Aurkeztu giza enbrioi baten haurdunaldiaren bideo bat edo ekografiak edo irudiak (materiala erantsita dator).

  • Hitz egin gaiari buruz materiala aztertu ondoren sortzen denetik abiatuta.

  • Proposatu objektu bat aukera dezatela edukitzaile gisa erabiltzeko: gure ama izango da.

  • Objektuaren barruan hainbat jarrera aztertu ondoren, esan pixkanaka-pixkanaka hazten ari direla.

  • Horren ondorioz, gorputzaren jarrera aldatu egingo da, hasieran uzkurtuta egongo da eta gero luzatu egingo da.

  • Eskatu amaren barruan mugitzeko. Leku txikia da, mugatua, mugimenduak kontuz egin behar dira, astiro, leun, isilik, luzatuz. Proposatu ostikotxo bat ematea.

  • Geroxeago, esan nahikoa hazi direla eta atera egin behar dutela. Nola atera daitezke handik? Lehendabizi burua, lehendabizi oinak, ipurdiz, iradoki ikasleei modurik hoberena bila dezatela. Amek indarra egiten dute haurtxoei laguntzeko, lehendabizi burutxoa, orain sorbaldak, estutu egin behar dira ondo sartzeko, oinak eta atera egiten dira. «Negar pixka bat egiten dugu, baina berehala pasatzen zaigu».

  • Guztiok elkarrekin, trukatu jarduerari buruzko sentimenduak, ideiak, galderak eta bizipen pertsonalak.

Garapena

  • Osatu lanerako azpitaldeak.

  • Aurkeztu ernalketari, haurdunaldiari eta erditzeari buruzko irudi batzuk.

  • Eskatu ikasleei sekuentziak ordenan jar ditzatela eta denbora-lerro batean itsas ditzatela.

  • Proposatu gertatzen ari dena idatz dezatela irudi bakoitzaren azpian.

Amaiera

  • Erakutsi lanak. Hitz egin erregistratutako azalpenak oinarritzat hartuta

«NONDIK GATOZ?»
bideoa, Peter Mayle.

-

Liburua ere badago. «Nondik gatoz?», Peter Mayle, Grijalbo argitaletxea



3. JARDUERA. GORPUTZA

EDUKIAK:

Gorputz-ukipeneko jokoen bidez, gorputz-sentsazio desberdinak nabaritu ahal izango dira: presioaren, beroaren/hotzaren eta abarren aurrean nola sentitzen duen ulertzen laguntzeko.

Jarduera honek norbera bere gorputzarekin konektatzen laguntzen du: norbera bere sentsazioekin konektatzen den heinean, gorputza sentigarritzat hartuta, eta pertsona bakoitzak modu desberdinean esperimentatzen duen heinean (horri esker, berriro konekta gaitezke ahaideekin, lagunekin edo beste heldu batzuekin izandako kontaktuarekin aurrez sentitutako esperientziekin). Pertzepzio desberdinek arrastoa uzten dute.

«KILIMAK, MUSUAK, BESARKADAK»*

Hasiera

Antolatu taldea bikoteka.

Jakinarazi beren gorputzarekin jolastuko direla, kontaktua ehundura eta objektu desberdinekin esperimentatuz, eta, ondoren, kontaktuaren aurrean izan dituzten sentsazioei buruz hitz egingo dutela.

Hau proposatuko diegu:

  • Galtzerdiak kentzea eta alfonbra-zatiak, harritxoak, ikaskidearen oinak eta abar ukitzea oinekin.

  • Kilimak egitea oinetan beste ikaskideari.

  • Masaje bat egitea sorbaldan, bizkarrean, besoetan eta eskuetan, ikaskidearen gorputzeko atal «bigunak» eta «gogorrak» sentituz.

  • Ikaskidearen ilea laztantzea.

Esperientzia bakoitza bukatzean, sustatu haurrek konta dezatela zer sentsazio gustatu zitzaizkien gehiago edo gutxiago, eta zergatik.

Garapena

Bikoteka, irakasleak ematen dizkien aginduak bete beharko dituzte:

  • Ikasle bat beste baten atzetik ibiliko da gelan barrena, azken horren mugimendu guztiak imitatuz.

  • Ikaskide batek putz egingo du leunki beste ikaskidearen esku-ahurrean. Azken ikaskide horrek begiak itxita edukiko ditu eta esku-ahurrak gora begira.

  • Biek oin-puntetan ibili beharko dute, eta gero, orpoekin bakarrik.

  • Ikaskidearen belarritik oso hurbil egonik, bikoteko kide batek besteak zer egin behar duen esango dio, baina ahopean (altxa oin bat lurretik, makurtu eta gelditu bi aldiz, eta abar)

  • Biak sugea ibiltzen den bezala ibiliko dira.

  • Elkar besarkatuko dute estu-estu.

  • Leunki bultzatuko dute elkar, bestea lurrera bota gabe.

Amaiera

Berriro ere baretu egingo dira mugitzeko beharra eta norberaren asaldura murriztuko duten aginduen bidez.

  • Aurrez aurre eseriko dira, eta begiak itxita dituztela, «buruko masajea» egin beharko diote ikaskideari.

  • Lurrean eroso eserita daudela, bizkarrak elkarren kontra jarriko dituzte, eta arnasa hartuko dute sakonki, arnasketak konpasatzen saiatuz, baina elkarri hitz egin gabe.

  • Erlaxatu egingo dira eta etzan egingo dira bata bestearen ondoan.

*Erreferentziak. Lehen Hezkuntzako irakasleentzako Sexu Heziketa Integralaren Gida. https://www.slideshare.net/IselaGuerreroPacheco/guia-educacionsexualintegralnivelprimaria