Ongizate Emozionala
LH 6. Maila

JARDUERAK

  • “Pottoki nortasunak”: joerak, “pertsonaien jokoa".

  • “G.A.K.O.T.E.”: Gatazkak konpontzea: Autokontrola, Konpontzea, Ondorioak, (Giza) Trebetasunak, Enpatia.


LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILAKO 1. JARDUERA: “Pottoki nortasunak”.

HELBURUAK

Nortasuna eratzeko prozesuaz jabetzea.

Norberaren burua hobeto ezagutzea sustatzea: zerk bereizten gaituen jakitea eta norberaren irudia.

Norberaren nortasuna eratzeko prozesuan aurrera egitea.

EDUKIAK

Autoezagutza. Nortasun-ezaugarriak.

Aldei onak eta hobetzeko alderdiak.

Norberaren nortasuna.

DESKRIBAPENA:

  1. Norberaren burua ezagutzeko jarduera, nortasunaren zenbait joera edo ezaugarri hurbilagotik ezagutzeko. “Maskara” bat, “pertsonaia” bat, hasierako joera batetik abiatuta, nola sortzen den ohartzen laguntzea da helburua. Kontzientea izatea bilatzen da, baina gehiegi identifikatu barik, erantzun eta estilo ezberdinen errepertorioa handitu geure ezaugarrien oreka topatu ahal izateko. Definitzen gaituen hori eta besteek guri buruz izan dezaketen irudia aztertu nahi da.

  2. Pottokien orria proiektatu edo banatzen zaie ikasleei. Haietako bakoitza aztertzen da, eta eskatzen zaie esateko haien nortasun-ezaugarriak (“izateko moduak”), eta azalpen horiek osatzen laguntzen zaie.

    • “Pottoki marmartia”: perfekzionista, haserrea, borrokalaria, kexatia, zurruna, burugogorra, zorrotza, arretatsua, eraldatzailea, berritzailea, ekina...,

    • “Pottoki maitekorra/poeta”: goxoa, laguntzailea, errukiorra, eskuzabala, saiatua, engaiatua, artista, lagunartekoa, maitekorra, maitasunaren beharra duena,...

    • “Pottoki buruiritzia”: handiustea, handi nahia, eginkizunak/lorpenak bilatzen ditu, ekina, garaitzailea, lehiakorra, nartzisista/egozentrikoa, irudiari eta itxurei garrantzia ematen diena...,

    • “Pottoki artista/margolaria”: sortzailea, bere buruari berezia irizten dio, paregabea, “frikia", bakartia, adierazkorra, dramatikoa, histrionikoa,...

    • “Pottoki filosofoa”: ikertzailea, pentsalaria, analista, gogoetatsua, aditua, bakartia, emozioetan hotza, kalkulatzailea...,

    • “Pottoki beldurtia”: koldarra, segurtasun gabea, erabakitzea kostatzen zaiona, zalantzatia, paranoidea, larritua, zuhurra, leiala...,

    • “Pottoki bromazalea”: ekina, irribarretsua, jostaria, adar jotzailea, suharra, alaia, barreiatua/arreta gabea,...

    • “Pottoki indartsua”: liderra, buruzagia, indartsua, borrokalaria, gudazalea, babeslea/defendatzailea, bihurria, ausarta, ekintzailea...,

    • “Pottoki lotia/nagia”: gatazka saihesten du, nekatua, nagia, lasaia, adeitsua, tratu errazekoa, moldakorra, bakegilea/bitartekaria/adostailea...

    • “Pottoki aita”: jakintsua, heldua, zuzena, ekimentsua, eskuzabala, laguntzailea, ekina, garaitzailea, sortzailea, gogoetatsua, aditua, zuhurra, leiala, ekina, suharra, liderra, babeslea, bakegilea, adikorra...

    • Pitufina: Argia, bitxia, maitekor, maitagarria, abenturazalea, ekintzailea eta ausarta.

    • 
Zume Pottokina: Pottoki Aitaren femeninoa. Aditua eta talentu anitzekoa, presentzia baketsua baina sutsua. Egiten duen guztia bihotz-bihotzez egiten du.

    • 
Lily Pottokina: Azkarra eta arrazionala, inoiz ez du jokatzen zerbaitetan pentsatu gabe eta denbora gutxi du txorakerietarako. Beste neskak baino lasaiagoa, baina hitz egiten duenean bene-benetan esaten du. Zerbaitek, edo norbaitek Tormentina haserretu duenean, lasaitzeko gai den bakarretarikoa da.

    • Lore Pottokina: Hiperaktiboa, gogotsua eta alaia, energiarekin. Nortasun gozo-burbuilatsua. Bere edalontzia ez dago erdi beteta, bete-beteta dago. Animatzailea, energia positiboz gainezka. Izugarri hiztuna, kementsua eta nekagarria da. Denarekin hunkitzen da eta, salto eta hitz eginez erakutsi egiten du. Burutik pasatzen zaion guztia esaten du lehenik pentsatu gabe, desegokia izan daitekeena eta baita oso dibertigarria izan daitekeena ere. Lagun handia da eta jende berria ezagutzea gustuko du.

    • Ekaitz Pottokina edo Tormentina: Pottoki Indartsuaren femeninoa. Babeslea da. Gogorra kanpoan, baina urrezko bihotzarekin, eta edozer egingo luke bere familia eta lagunen alde. Basatia, atleta bikaina, ausarta. Maite du Pottoki Indartsuari aurre egitea, eta zein indartsua eta bizkorra den erakustea. Itxuraz ez da sentibera. Batzuetan, nahiko bortitza izan daiteke. Hori esanda, oso leiala eta babeslea da lagunekin.

Pottoki gehiago ere sar daitezke, ezagutzen badituzte, edota are pertsonaia ezagunak ere, nortasun bat edo bestea deskribatzen dutenak.

  1. Galdetuko zaie euren burua zeinekin lotzen duten gehiago, zein ezaugarrirekin edo bereizgarrirekin...pottokien pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko eraren arabera.

Berriro gogoraraziko zaie ez direla ezaugarri batzuk besteak baino hobeak, baizik eta denak direla baliozkoak eta garrantzitsuak, eta litekeena dela denok izatea denetik, edo ia denok, neurri handiagoan edo txikiagoan. Onena litzateke ohartzea zeintzuk diren ezaugarri nagusiak gugan, zeintzuk erabiltzen ditugun gehiago, eta saiatzea haiek leuntzen, kasu batzuetan, eta haiek beste pertsonaia batzuenekin osatzen eta orekatzen, beste batzuetan, malguagoak izateko, eta egoera batzuen eta besteen aurrean eman ditzakegun erantzunen aukera zabaltzeko.

Normalean, joera horietako bakoitza orekatu edo leundu egiten da beste bi desberdinekin. Esate baterako, aukera bat izango litzateke oreka bilatzea “marmartiaren" eta "bromazalearen" eta "artistaren" artean, eta "maitekorraren/poetaren eta "indartsuaren" eta "artistaren" artean...

  1. Oreka bilatzen da hauen artean:

    • “Ume esaneko eta saiheskorraren eta bihurriaren" artean.

    • “Esanekotasun/adeitasun/konplazentzia”-ren eta “saihestearen/bakartzearen/gogoetatzearen eta “hezigaiztasunaren”/arau urratzearen/ekintzaren artean.

    • Hurrengoen gehiegizko nagusitasuna saihestu behar da: emozioak, pentsamenduak edo mugimenduak; hirurak orekatzen saiatuz.

  2. “Pottoki aita" aipatzen da, nortasun orekatuaren adibide moduan, zeinean biltzen baitira gainerako pertsonaien bertuteak; gainerako pertsonaiek osatutako esfera baten erdigunean kokatu daitekelarik.

  3. “Gargamel” pertsonaia ere aipatu daiteke, "alderdi ilunaren" nahiz "gaiztakeriaren" saihestu beharreko eredu moduan, zeinarengan suminkortasuna, harrokeria, hantustea, bekaizkeria, berekoikeria, koldarkeria, sabelkeria, ordenarik eza, nagikeria eta beste nagusitzen baitira.

  4. Argitu beharrekoa da denok izan ditzakegula noizbait alderdi positiboak edota negatiboak, bertuteak eta akatsak, baina garrantzitsuena dela horretaz ohartzea, saihestu ahal izateko eta gure alderdi indartsuenekin konpentsatzeko. Aipa daiteke “diamantearen” jarduera, gogoraraziz gure muinean badela zer on bat, eta litekeena dela tarteka gure alderdi txarra ikustea, baina, hala ere, itxaropenari eutsi behar zaiola, jatorriz gure muina positiboa, indartsua eta baliotsua delako.

  5. Arazo bat konpontzeari aurre egiteko orduan oreka hori ezaugarritzat duten egoerak, adibideak, ipintzea eskatzen zaie ikasleei, esateko: egoera bateri aurre egiteko orduan, talde batean harremanak izateko orduan, taldean lan egiteko orduan...".

Egile eskubideak: Internetetik lortutako jabari publikoko irudiak.


LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILAKO 2. JARDUERA: “G.A.K.O.T.E.”: Gatazkak konpontzea: Autokontrola, Konpondu / erantzun, Ondorioak, (Giza) Trebetasunak, Enpatia.

HELBURUAK

Arazoak konpontzeko estrategia bat ikastea, era egokian erantzuteko.

Emozioak era egokian kudeatzea eta era ezegokian erantzuten saihesteko bulkaden kontrola izatea garrantzitsua dela jakitea.

Erabakiak era egokian hartu ahal izateko norberak hausnarketa egitea garrantzitsua dela ohartaraztea.

Gizarte harremanen komunikazio estiloak ezagutzea: pasiboa, erasokorra eta asertiboa.

Modu enpatiko eta gizartekoi batean erantzuteak duen garrantzia sendotzea.

Autonomia, erantzukizuna eta erabakiak hartzeko modu egokia sustatzea.

EDUKIAK

Arazoak era egokian konpontzea.

Erabakiak hartzeko modua.

Autokontrola. Erantzutea, erreakzionatu beharrean.

Giza trebetasunak

Erantzukizuna

DESKRIBAPENA:

  1. Autonomia sustatu nahian, erantzukizuna aztertuko da, egoeren aurrean erantzuteko trebetasun moduan, emozioen kudeaketa (autokontrola), erabakiak hartzea eta enpatia landuz.

Arazoak konpontzeko modua errazteko gidoi bat da, urrats batzuei jarraituz.

  1. G.A.K.O.T.E. hizkiak arbeleko ezkerraldean idazten dira zutabe bat eratuz (hizki bakoitza bata bestearen azpian). Asmatu behar dute hizki horietako bakoitza zein hitzen hasierako letra den.

“Urkatuaren jokoa" egin daiteke (beste figura batekin ere bai, hobe irizten bazaio), eta hitz bakoitzak dauzkan letra adina marra markatzen dira, eta banan-banan egiten joan denak asmatu arte, beharrezkoa den laguntza eskaintzen.

Gauzak erraztu ahal izateko lehen hitza eman ahal zaie: GATAZKA. Lagungarria izan daiteke ikasleentzat, nondik norakoak ulertu ahal izateko.

      • “GATAZKA baten aurrean: komenigarria litzateke ezagutzea zerk SENTIARAZTEN GAITUEN GAIZKI, zer PENTSATU/SENTITU/EGIN behar dugun.

      • Lehendabizi, AUTOKONTROLA: “Batez ere, lasaitasuna", "lasaitasunari eustea", modu oldarkorrean ez erantzuteko (akzioa-erreakzioa). “Autoaren eskuko frenoari emateko” irudia aipatzen da, une batez gelditu eta pentsatzeko: “Auto (mobil)-kontrola”.

Estrategia-aukera ezberdinak aipatzen dira, tentsioak eta estresa kudeatzeko: arnasa sakon hartzea, 10 arte kontatzea, baso bat ur edatea, arreta beste zerbaitetan jartzea, inguruan laguntza eskatzea, zer sentitzen den adieraztea...

      • Arazo bat KONPONTZEA / ERANTZUNA “Response hability” delakoarekin (egoera bati erantzuteko trebetasuna). Arazoa konpontzea errazagoa izan daiteke arrazoia/pentsamendua erabilita, eta emozioari entzunez, kontuan hartuta zer sentiarazten dugun baina utzi gabe sentimenduak arrastatuta eroan gaitzan. Erantzutea, kontuan hartuz: ondorioak, gure trebetasunak eta enpatia.

      • ONDORIOAK: Erantzutea, kontuan hartuz zer ondorio ekarriko dituen norberarentzat eta besteentzat, epe motzean, ertainean eta luzean. “WIN-WIN” bilatu behar da (nik irabazi-zuk irabazi), “hatz erpuru biak gorantz" (ENPATIA), biak ados geratu eta ondo sentitzen garelako seinale moduan.

      • (GIZA) TREBETASUNAK: Gure trebetasunak/alderdi sendoak/baliabideak erabiltzea arazoa konpontzeko, eta konponbiderik aurkitzen ez badugu edo ez badaukagu, konfiantzazko norbaiti galdetu eta laguntza eskatu ahal diogu. Jarduera bat gogorarazten da "azenarioa, arrautza eta kafe bihia ur irakinetan" izenekoa, 3 komunikazio era azaltzeko (pasiboa, erasokorra eta asertiboa/positiboa), edo beste adibide batzuk erabili daitezke.

      • ENPATIA: Azaltzen edo gogorarazten da zer den “enpatia”, eta SINPATIA eta ANTIPATIA terminoekin lotzen da. Hurrengo jarduera egin daiteke: lurrean edota arbelean beste baten silueta marraztu daiteke, eta “bere lekuan” ipintzen saiatzea. Egiaztatzea iritsi edo hurbildu garela WIN-WIN (nik irabazi-zuk irabazi) delakora, eta “erpuru biak gorantz” delakora, eta, horretarako, pertsona bakoitzari galdetuko zaio nola geratu den edo nola sentitzen den.

  1. Egoeraren adibide bat ematen da, eta taldeka edo bikoteka jorratzen da gidoia kontuan izanda, eta ondoren, talde handira ekartzen da, bata eta bestea nola sentitu diren adieraziz.