Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, haur eta nerabeek gutxienez egunero 60 minutuko (ordubete) jarduera fisikoa egin beharko lukete. Jarduera fisiko gehiena aerobikoa izan beharko litzateke , intentsitate maila batekin ertainetik (oinez egin, bizikletaz ibili) indartsura (korrika egin, saltoka egin, igeri egin, futbolean ibili, saskibaloian ibili eta abar) doana. Jarduera indartsua astean gutxienez 3 egunetan egin behar da. Gomendagarria da, halaber, astean 3 aldiz gutxienez giharrak indartzeko ariketa fisikoak egitea (giharrak normalean baino gehiago lantzea eragiten duen jarduera orok balio du, hala nola patioko barratik igotzea edo zintzilikatzea) bai eta hezurrak indartzeko ariketak ere (korrika egitea, salto egitea edo pisua jasatea).
Gainera, haurrek mugatu egin behar dute jarduera sedentarioetan ematen duten denbora, batez ere pantaila baten aurrean igarotzen duten denbora. Ez lukete egunean 2 ordu baino gehiago jardun behar aisialdiko jarduera sedentarioetan (telebista, bideo-jokoak, mugikorrak, etab).
Eskolako jarduera fisikoa, ohitura osasungarrietan hezitzeko baliabide gisa sustatu behar da.
Lehen hezkuntzako ikasleen artean gorputz ariketa ohikotasunez egin dezaten sustatzea.
Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleek bizimodu-ohitura osasungarriak har ditzaten lagundu, osasuna sustatzeko eta bizi kalitate hobea izateko.
Ikasleak ohartaraztea jarduera fisiko maila nahikoa garatzearen garrantziaz, garapen fisiko eta psikiko egokia lortzeko.
Aisialdian bizitza sedentarioa murriztu.
Eguneroko jarduera fisikoak osasunean duen ekarpenari buruzko ezagutza sustatu.
Jarduera fisikoa egiteko oztopoak identifikatu eta haiek saihesteko estrategiak garatu.
ZEHARKAKO GAITASUNAK
Izaten ikasteko gaitasuna.
Elkarrekin bizitzeko gaitasuna.
DIZIPLINAZKO GAITASUNAK
Gaitasun motorra.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
EDUKIAK ETA EPEAK
Programak 2 jarduera ditu, eta jarduera bakoitzak hiru fase ditu:
Saioaren 1. fasea edo Informazio-fasea (10 minutu): landu beharreko jarduerei buruzko sarrera laburra.
Saioaren 2. fasea edo Aisialdi-fasea (40 minutu): Perseo Programaren barne dagoen ariketa bat landu.
Saioaren 3. fasea edo Hausnarketa-fasea (10 minutu): egindako jarduerari buruzko ondorioak atera (nola sentitu diren, gogokoa izan badute eta abar).
JARDUERAK
1. JARDUERA
1. Fasea: Sarrera labur batekin hasiko da jarduera fisikoa egitea zer den eta noiz egiten dugun azaltzeko (ohea egin, ibili, paseatu, modu aktiboan jolastu, eskailerak igo, kirola egin, mendira joan...). Bestalde, eguneroko zein egoeratan mugitzen ez garen aztertuko da.
2. Fasea: Jarduera fisikoaren piramidea.
Jarduera honen helburua jarduera fisikoari buruzko zenbait gomendio era erraz batean ikasten laguntzea da, baliabide bi erabiliz: “Jarduera Fisikoaren piramidea", eta "Gogoratzeko dekalogoa".
Jarduera Fisikoaren Piramidea.
Hasteko, Jarduera Fisikoaren Piramidea zer den azalduko da. Piramidea 4 mailatan sailkatuta dago, jarduera mota bakoitza egin beharko litzatekeen maiztasunaren arabera.
maila (piramidearen oinarria): bizimodu aktiboa adierazten duten jarduerek osatzen dute, eta egunero egin behar dira.
maila: erresistentziako jarduerak, aerobikoak eta jolas jarduerek osatzen dute, astean 3-6 egunetan egin behar dira.
maila: bi taldek osatzen dute maila hau: indarra lantzeko ariketak eta malgutasuna lantzeko ariketak, gutxienez astean 2-3 egunetan egin beharrekoak.
maila (piramidearen gailurra): aisialdiko jarduera sedentarioek osatzen dute, jarduera horiek egunean gehienez 2 ordu iraun behar dute.
Irudien jatorria: Actividad física saludable, Programa Perseo
Ikasle bakoitzari piramidearen kopia bat eta bere piramidea propioa marrazteko erabiliko duen orri zuri bat banatuko zaizkio.
Gogoratzeko dekalogoa
Ikasleei 10 ideia azaltzen zaizkie (5 egin beharrekoak, 5 ez direnak egin behar). Jarduera honen helburua denboran iraun dezakeen sinesmen bat eratzen laguntzea da, eta modu errazean laburbil daitekeena: "aktibo izatea ona da" eta "luzaroan geldi egotea txarra da". Bukatzerakoan, dekalogoko 10 puntuetatik zeintzuk betetzen dituzten eta zeintzuk ez zenbatu behar dituzte.
3º Fasea: Baloratu nola sentitu diren, gustukoa izan badute etab .
2. JARDUERA
1. Fasea: Sarrera labur batekin hasiko da jarduera fisikoa egitea zer den eta noiz egiten dugun azaltzeko (ohea egin, ibili, paseatu, modu aktiboan jolastu, eskailerak igo, kirola egin, mendira joan...). Bestalde, eguneroko zein egoeratan mugitzen ez garen aztertuko da.
2.Fasea: Mugitzeko oztopoak gaindituz.
Jarduera honen helburuak ikasleek jarduera fisikoa gustukoa duten edo ez baloratu, eta aktiboagoak izateko izan ditzaketen oztoporik ohikoenak identifikatzea dira. Jarduerak bi zati ditu:
1. zatia. Gustukoa dut jarduera fisikoa? Pisatu ezazu balantza batetan.
Jarduera hau erabaki-balantzearen teknikan oinarritzen da. Erabaki-balantzearen helburua, gizabanakoek jokabide jakin baten alde onak eta txarrak baloratu ahal izatea da. Jardueraren emaitzak ikasleek jarduera fisikoarekiko duten jarrera ezagutzea ahalbidetzen du.
Irakasleak 5 item ("dibertitzen naiz", "lagunak egiten ditut", "osasuntsua da", "ez naiz nekatzen", "ez naiz aspertzen") azalduko dizkie ikasleei, jarduera fisikoa zergatik gustatzen zaien edo zergatik gustatzen ez zaien balora dezaten. Horretarako, 1 eta 5 kg arteko pisu bat jarri behar diote item bakoitzari, item bakoitzaren indarra baloratzeko. Azkenik, arrazoi batzuen eta besteen pisua batu beharko dute balantza zein aldetara makurtzen den jakiteko, hau da, pisu gehiago ote duen jarduera fisikotik gustazen zaizkien alderdiek edo gustatzen ez zaizkienak.
Irudien jatorria: Actividad física saludable, Programa Perseo
2. zatia. Aktibo izateko oztopoak
Irakasleak jarduera azalduko du AKTIBOA IZATEKO OZTOPOEN ideia erabiliz. Oztopo nagusiak hauek dira: "ez dut denborarik", "ez dut lekurik", "ez dit inork laguntzen", "aspertu egiten naiz", "eguraldi txarra egiten du". "ez dut dirurik", "nekatu egiten naiz". Oztopo horiek "gainditzeko" ikasleek irtenbideak eman beharko dituzte.
Irudien jatorria: Actividad física saludable, Programa Perseo
3º Fasea: Baloratu nola sentitu diren, gustukoa izan badute etab .
BIBLIOGRAFIA
Actividad Física Saludable, Programa Perseo.