Oso garrantzitsua da txiki-txikitatik elikadura-ohitura osasungarriak barneratzea. Honako jarduera hauek Bilboko Udalak Lehen Hezkuntzan osasuna sustatzeko duen heziketa-programaren parte dira.
Ikasleen artean elikadura ohitura osasungarriak sustatzea.
Sasoiko frutak identifikatzea eta bereiztea.
Sasoiko barazkiak identifikatzea eta bereiztea.
Elikagai naturalen kontsumoa sustatzea, elikagai prozesatuen ordez.
Hurbileko produktuen kontsumoa sustatzea.
Ikasleei bertoko produktuak kontsumitzearen garrantzia azaltzea.
1. SARRERA
Tokiko eta sasoiko elikagaien gaia definitzea eta azaltzea.
Zergatik kontsumitu behar ditugu tokian tokiko eta sasoian sasoiko janariak?
Kutsadura gutxiago eta energia-gastu gutxiago eragiteko
Floraren eta faunaren biodibertsitatea babesteko
Tokian tokiko produkzioa babesteko.
Zaporetsuagoak direlako, eta bitamina eta mineral gehiago dituztelako.
2. ZEINTZUK DIRA SASOIKO FRUTAK? (ikusi Eusko Jaurlaritzaren egutegia)
Ikasleei galdetu sasoiko frutak ezagutzen dituzten. Ez badute bat ere ezagutzen, sasoi bakoitzeko bat aipatu, tokian tokikoak azpimarratuz.
3. ZEINTZUK DIRA SASOIKO BARAZKIAK? (ikusi Eusko Jaurlaritzaren egutegia)
Ikasleei galdetu sasoiko barazkiak ezagutzen dituzten. Ez badute bat ere ezagutzen, sasoi bakoitzeko bat aipatu, tokian tokikoak azpimarratuz.
4. PRESTATU ZURE EGUTEGIA
Lau talde osatu, eta bakoitzak urte sasoi bateko barazki eta fruten poster bat marraztuko du, Eusko Jaurlaritzaren sasoiko elikagaien egutegiak erabilita:
Frutak: https://elikaduraosasungarria.elika.eus/wp-content/uploads/sites/12//2018/12/calen-frutak.pdf
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko