ACTIVIDADES
“Pertsonaren hirukia”: Pentsamendua (burmuina), emozioa (gorputza), ekintza/mugimendua.
“Burmuina ezagutzen”: Landare bat bezala zaintzea.
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILAKO 1. JARDUERA: “Pertsonaren hirukia”
HELBURUAK
Pentsamenduen, emozioen eta ekintzen arteko harremana zein den jakitea.
EDUKIAK
Hirukia: Emozioak/sentimenduak, pentsamendua, jokabidea.
DESKRIBAPENA:
Pentsatzen, sentitzen eta jarduten duten izaki garela jakitea.
Asmoa da azaltzea izakiak hiru zati garrantzitsu dituela: Pentsatzen dena, sentitzen dena eta egiten dena. Zati horiek adierazpideak dira:
Burmuina
Gorputza
Mugimendua/Ekintza
Eta hiru alderdi horiek harremana eta elkarreragina dutela euren artean. Ondo sentitzeko, ezinbestekoa da euren arteko harremana zein den jakitea eta zaintzea.
Pertsona bat marraztu behar da harbelean, zirkulu batez ingurutuz hauek bereiziz:
Burua, eta barruan burmuina.
Gorputza
Gorputz-atalak: mugimenduaren, ekintzaren, jokabidearen adierazpide legez.
Galdetuko zaie ea zati horietako bakoitzak zer egiten duen, zertarako balio duen. Adibideren bat eman dakieke lagungarri, zati horietako bakoitza adierazten duten elementuak marraztuz:
Burmuina: Ametsen hodeia, pentsamenduak, irudiak…
Gorputza: barruko organoak (bihotza, birikaka…), giharrak, zainak, hezurrak…
Gorputz-atalak: Ekintzak adierazten dituzten irudiak: (futbolean aritzea hankekin, besoekin jatea…).
Esaten diegu edozein ekintza egitean, hiru zatiak funtzionatzen ari direla, nahiz eta jarduera batzuetan zati batzuek garrantzi handiagoa izan eta beste batzuek baino aktiboago egon.
Adibideren bat jartzen zaie, eta zati bakoitzak nola jokatzen duen esan behar dute: picnic familiarekin, urtebetetzea ospatzen, paseoa familiarekin, lagunekin jolasten…
Egoera hauei buruzko galderak egingo dizkiegu:
Zer pentsatzen duten: aspertu egiten naiz, dibertitu egiten naiz, gustatzen zait, ez zait gustatzen, adi egon behar dut...
Nola dagoen gorputza: zer sentitzen duen, lasai, urduri, bero, hotz dagoen, hotzikarak dituen…
Zer egiten dugun: aditu, begiratu, ikasi, jolastu…
Helburua da emozioaren kontzeptura hurbiltzea: gorputzean sentitzen dugun sentsazioa, zerbaitetara hurbiltzeko edo urruntzeko mugimendu batera garamatzana. Gorputza ondo sentitzen dela nabaritzen badugu, ondo sentiarazten dion horretara hurbiltzera joko du, eta hala izaten jarraituko du, edo errepikatzera, eta alderantziz.
Esaterako, txakur bat ikustean zer egiten dugun: Pentsatzen badugu ona eta maitagarria dela eta ez digula erasorik egingo, eta ikustean atsegina, poza, kariñoa sentitzen badugu, hurbildu eta harekin jolastera joko dugu. Kontrara, pentsatzen badugu haginka egin diezagukelea edo beldurra sentitzen badugu, gorputza dardarka badaukagu edota zikindu egin gaitzakeela edo nazka sentitzen badugu, urruntzera joko dugu.
Abestia: Pirritx eta Porrotx: “pentsatu, sentitu, ekin”.
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILAKO 2. JARDUERA: “Burmuina ezagutzen”
HELBURUAK
Burmuinaren funtzionamendua ezagutzea eta buruko osasuna zaintzearen garrantzia.
EDUKIAK
Burmuinaren egitura eta funtzionamendua, eginkizuna, garrantzia eta behar dituen zainketak.
DESKRIBAPENA:
Burmuina pentsamenduak sortzeko organoa dela ohartzea da kontua. “Programak” dituen “ordenagailu” moduko bat dela azalduko dugu, bizi iraun dezagun eta arazoak saihestu eta konpondu ditzagun balio duena (hau da, hobeto bizitzen laguntzen digu). Garunari buruz zer dakiten galdetuko diegu: forma (marraztu dezatela), zertarako balio duen, nola zaintzen den, hazten/aldatzen den…
Landuko den landarearen matafora: Lau elementuak behar ditu, babesa (burezurra):
Lurra: Elikatzeko elikagaia: osasuntsu jatearen garrantzia (frutak, barazkiak, azukre gutxi…)
Ura: Hidratazioa (hobe ura, azukredun edari gehiegi ez)
Airea: Arnasa hartu, oxigenatu: garuna eta gorputza erlaxatzeko ere bada, arnasa sakon hartuta.
Sua: Egizkia (D bitamina), beroa eta kariñoa (“landareei kantatu” loratu daitezen).
Hazietatik hazten da eta haziak ematen ditu (pentsamenduak), eraldatu eta frutuak ematen dituzte (materialak, ekintzak).
Zertarako balio duen: Burmuinaren alderdiak edo kapak, antzinatasunaren arabera:
Narrastiak: Sena: biziraupena, pilotu automatikoa, organoen funtzionamendua eragiten du, arnasa hartzen du, babesten da, elikatzen da…
Ugaztunak: Emozioak: ingurunera egokitzen da: segurtasuna bilatuz babesten da (“seguru” egon nahi du), beldurra sentituz (ihesean), haserre (eraso egiten), nazka (ustelaren, pozoitsuaren aurrean), pena, maitasuna (besteak zaintzen ditu). Emozioak memoriarekin lotzen ditu, egoerak, arriskuak eta abar gogoratzeko eta bizirauteko.
Gizakia: pentsamendu arrazionala, hizkuntza, arazoak konpontzen ditu, arreta, kontzentrazioa, planifikatzeko gaitasuna…
Pentsamenduen, emozioen eta ekintzen arteko harremana: Egoera desberdinen aurrean, pentsamendu positiboak eta/edo negatiboak sortzeko aukera. Garrantzitsua da hazi “onak” ereitea, gero haziko direnak.
Erlaxazioa: Geldirik edo eserita gaudela, arreta jartzen da gauza jakin batzuetan: arnasketan edo gorputzaren sentsazioetan. Garuna, gorputza eta ekintza konektatuta daudenez, bat erlaxatzen denean, bestea lasaitu egiten da. Youtube-ko lotura: Haurren autoestimuaren balorazioa (8 minutu)
Gorputza zaintzearen eta garuna zaintzearen arteko erlazioaren garrantzia azaltzen da. Bat zaintzeak eragina dauka bestea zaintzean eta bestearen ongizatean.
Yogako jarreren adibidea, ongizate fisikoa eta mentala hobetzeko.
Haurrentzako meditazioa (4:30 minutu)
Irudiaren iturria: Flaticon
Irakasleentzako material osagarri interesgarria (gaztelaniaz)
Burmuinari buruzko bideoa (6 minutu)