Jarduera Fisikoa
LH
3. Maila

HERRI KIROLAK ETA JARDUERA FISIKOA

Jolasa haurrek egiten duten jarduera natural bat da. Jolasa nahitaezkoa da umeen gorputzaren, adimenaren, harreman sozialen eta emozioen garapen egokia lortzeko.

Kirola egiten hasi aurretik, umeek bide bat jarraitu behar dute, jolas sinplearekin hasi, gero kirol aurreko jolasekin jarraitu , azkenik kirolera iristeko.

Jolas sinplea mugimenduzko jarduera gisa definitu daiteke, ludikoa, iraupen laburrekoa eta jolasteko baldintza errazak dituena (arau gutxirekin eta argibide gutxirekin), eta, hartan aritzeko umeak ez du gorputz-gaitasun berezirik izan behar, ezta teknika konplexurik eskuratu behar.

Kirola mugimenduzko jarduera gisa definitu daiteke, ludikoa, iraupen luzekoa, arau asko dituena (batzuetan ulertzeko zailak), eta, hartan aritzeko, normalean gaitasun fisiko garrantzitsuak behar dira eta teknika espezifiko batzuk menperatu behar dira.

Kirol aurreko jolasak, aukera bien arteko zubi bat dira. Iraupen ertaineko jarduerak dira, arau errazak dituztenak baina jolas sinpleetan baino konplexuagoak; haietan aritzeko beharrezkoa da gutxieneko ezaugarri fisiko batzuk izatea eta oinarrizko teknika batzuk menperatzea. Kirol aurreko jolasen barruan, bi mota bereizten dira: izaera generikoa dutenak eta izaera espezifikoa dutenak.

      • Kirol aurreko jolas generikoak: hainbat kiroletan ohikoak diren eta gehienetan erabili ahal izango diren trebetasunak eta joko estrategiak lantzen dira.

      • Kirol aurreko jolas espezifikoak edo jolas aldatuak: kirol jakin baterako behar diren trebetasunak eta estrategiak lantzen dira.

Ikasleen adina kontutan izanik, jolas hauek landuko ditugu:

      • Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa (LH. 1- LH. 2): jolas sinpleak eta kirol aurreko jolas generikoak: jolastokiko jolasak.

      • Lehen hezkuntzako Bigarren zikloa (LH 3.): Kirol aurreko jolas espezifikoak edo jolas aldatuak, lokotx biltzea, zaku eramatea, txinga eroatea, ingude jasotzea, sokatira eta arrastatze probak.

HELBURU NAGUSIA

Lehen hezkuntzako ikasleen artean jarduera fisiko ohikoa sustatu.

HELBURU ZEHATZAK

  1. Jolas aktiboa bertan behera uztea saihestu.

  2. Aisialdiko sedentarismoa gutxitu.

  3. Ikaskuntzak eskuratu eta oinarrizko trebetasun eta gaitasun fisikoak garatu.

  4. Ikasleen gaitasun psikikoak garatzen lagundu; beraien mugak eta gaitasunak ezagutzen lagundu.

  5. Besteekiko harremanak sustatu.

  6. Arauak eta balioak barneratzen lagundu.

  7. Jolasa lasaitzeko, tentsioa askatzeko, agresibitatea bideratzeko eta galdutako oreka berreskuratzeko baliabide bezala antzeman.

  8. Euskal kulturako jolas tradizionalak sustatu.

GAITASUNEKIN LOTURAK

  • ZEHARKAKO GAITASUNAK

    • Izaten ikasteko gaitasuna.

    • Elkarrekin bizitzeko gaitasuna

  • DIZIPLINA GAITASUNAK

    • Gaitasun motorra.

    • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

EDUKIAK ETA EPEAK

Herri-kirolak, Euskal Herriko landa eremuetan tradizionalki praktikatzen diren kirol diziplina desberdinak biltzen dituen terminoa da. Diziplina konkretu batzuk aukeratu dira , ikasleentzako egokienak direlakoan ondorengo irizpideak kontutan izanik:

  1. Disziplina bakoitzak ikasteko eta exekuzio teknikorako duen zailtasun maila: ikasteko eta gauzatzeko errazagoak diren diziplinak aukeratu dira .

  2. Ikasleek disziplina horiek egiteko duten aukera , kontutan izanik faktore ezberdinak, hala nola jokalekua eta behar diren material eta tresneria.

  3. Disziplinak lantzerakoan ikasleen osotasun fisikoa zaintzea: printzipioz ikasleentzako arriskurik ez duten disziplinak aukeratuko dira.

  4. Ikasleek praktikatu ahal izateko disziplina bakoitzak egokitua izateko eskaintzen duen aukera, beti ere disziplinaren egitura orokorra mantenduz eta probaren izaera galdu gabe.

Programak 4 jarduera ditu, eta jarduera bakoitzak hiru fase:

  1. Saioaren 1. fasea edo Informazio-fasea (10 minutu): landu beharreko jarduerei buruzko sarrera laburra.

  2. Saioaren 2. fasea edo Aisialdi-fasea (40 minutu): lokotx biltzea, zaku eramatea, txinga eroatea, ingude jasotzea, sokatira eta arrastatze proba disziplinetan aritzea.

  3. Saioaren 3. fasea edo Hausnarketa-fasea (10 minutu): egindako jarduerari buruzko ondorioak atera (nola sentitu diren, gogokoa izan badute eta abar).

JARDUERAK

LOKOTX BILTZEA

1. Fasea: Sarrera labur batekin hasiko da jarduera fisikoa egitea zer den eta noiz egiten dugun azaltzeko (ohea egin, ibili, paseatu, modu aktiboan jolastu, eskailerak igo, kirola egin, mendira joan...). Bestalde, eguneroko zein egoeratan mugitzen ez garen aztertuko da.

2. fasea: LOKOTX BILTZEN jolastea.

Jolas honek ahalik eta denbora laburrenean zehaztutako lokotx kopuru bat lurretik bildu eta saski batean sartzean datza.

Elementu desberdinak (pertsona, espazio, denbora, materiala) konbinatuz, jolas eta jarduera desberdinak antolatu daitezke.

Pertsona. Aukera desberdinak:

  • Antolaketa: ikasleek banaka edo taldekideekin lankidetzan parte hartu ahal izango dute (bikoteka, hirukoteka...), eskutik helduta, oinetik edo gerritik lotuta, etab.

  • Liskarrak: talde bateko jokalariek aurre egin ahal izango diote kontrako taldeko jokalari bati edo gehiagori, bai banaka edo bai modu kolektiboan (adibidez erreleboka).

  • Joan-etorriak: korrika, saltoka, zaku baten barruan...egin daitezke.

Espazioa. Aukera desberdinak:

  • Lokotxak gurutzean, ilaran, diseinatu daitekeen zirkuitu batetan, denak batera zaku baten barruan...eta abar jar daitezke.

  • Otarrea irteeran, helmugan, erdiko gunean ... edo nahi den tokian jar daiteke.

Denbora. Hainbat aukera daude:

  • Denbora mugarik gabe. Helburua da arerioak baino lokotx gehiago biltzea (amaitzen diren arte).

  • Denbora mugatuta. Asmoa da ahalik eta denborarik laburrenean edo arerioak baino denbora laburragoan lortzea helburua.

Materiala. Lokotxak, baloiak eta beste edozein objektu erabil daiteke, betiere pisuaren eta tamainaren arabera erraz maneiatu ahal badira.

3. fasea: Baloratu jarduera fisikorik egin badute, arauak bete badituzte, ondo pasatu badute eta abar.


ZAKU ERAMATEA Y TXINGA EROATEA

1. fasea: Sarrera labur batekin hasiko da jarduera fisikoa egitea zer den eta noiz egiten dugun azaltzeko (ohea egin, ibili, paseatu, modu aktiboan jolastu, eskailerak igo, kirola egin, mendira joan...). Bestalde, eguneroko zein egoeratan mugitzen ez garen aztertuko da.

2. fasea: ZAKU ERAMATEA eta TXINGA EROATEA:

Zaku eramatea disziplinak, distantzia bat egitean datza (normalean joan-etorrikoa) zaku bat bizkarrean hartuta.

Txinga eroate disziplinak, burdinezko bloke bi, esku bakoitzean bana, denbora-mugarik gabe, ahalik eta urrutien eramatean datza.

Diziplinak biak batera landuko dira, desberdintasunik nabarmenena objektuak garraiatzeko modua bait da. Elementuen konbinazioak (pertsona, espazioa, denbora, materiala), diziplina hauek lantzeko aukera desberdinak ahalbidetzen du. Aukerak hauek dira:

Pertsona. Aukera desberdinak:

  • Antolaketa: ikasleek banaka edo taldekideekin lankidetzan parte hartu ahal izango dute (bikoteka, hirukoteka...).

  • Liskarrak: talde bateko jokalariek aurre egin ahal izango diote kontrako taldeko jokalari bati edo gehiagori, bai banaka edo bai modu kolektiboan (adibidez erreleboka).

  • Joan-etorriak: Korrika, saltoka (oztopoak gehituz) etab egin daitezke.

Espazioa. Aukera desberdinak:

  • Ibilbideak neurrira prestatu daitezke, distantzia luzatuz edo laburtuz, edo aurrez ezarritako distantziarik gabe, non helburua ahalik eta distantziarik luzeena egitea izango da.

  • Ibilbideak joan-etorrikoak izan daitezke, edo “postak” dituzten zirkuitoak, beraietan erreleboa egiteko aukera izanik (jokalaria, garraitu beharreko materiala edo biak txandatu daitezke).

Denbora. Aukera desberdinak:

  • Denbora mugarik gabe. Helburua aurkako taldeak baino lokotx kopuru gehiago biltzea da (amaitu arte).

  • Denbora mugatua. Helburua aurkako taldeak baino denbora laburragoan lokotx kopuru jakin bat biltzea da.

Materiala. Era guztietako objektuak erabil daitezke, betiere pisua eta tamaina ikasleen adinerako egokiak baldin badira (zaku eramatea; zakuak, kaxak, koltxonetak...; txinga eroatea: urez betetako baldeak, harriz betetako poltsak, etab..).


3. fasea: baloratu behar da ea egin dutenetz gorputz-ariketa, bete dituztenetz arauak, laketu direnetz eta abar.


INGUDE JASOTZEA

1. Fasea: Sarrera labur batekin hasiko da jarduera fisikoa egitea zer den eta noiz egiten dugun azaltzeko (ohea egin, ibili, paseatu, modu aktiboan jolastu, eskailerak igo, kirola egin, mendira joan...). Bestalde, eguneroko zein egoeratan mugitzen ez garen aztertuko da.

2. fasea: INGUDE JASOTZEA.

Disziplina honek, pisu bat oinarri batetatik altuera jakin bateraino altxatzean datza ahalik eta jasoaldi gehien eginez.

Elementuen konbinazioak (pertsona, espazioa, denbora, materiala), diziplina hau lantzeko aukera desberdinak ahalbidetzen du. Aukerak hauek dira:

Pertsona.

  • Antolaketa: ikasleek banaka edo taldekideekin lankidetzan parte hartu ahal izango dute (bikoteka, hirukoteka...).

Espazioa.

  • Oztopodun edo oztoporik gabeko zirkuitoak antola daitezke, edo disziplinaren oinarrizko mugimenduak gauzatzeko “postak” dituzten zirkuitoak.

Denbora. Aukera desberdinak:

  • Denbora mugarik gabe. Helburua ahalik eta “jasoaldi” gehien egitea da.

  • Denbora mugatuta. Helburua aurkako taldeak baino denbora laburragoan “jasoaldi” kopuru jakin bat egitea da.

Materiala. Lurretik burua baino goragoko altuera jakin batera altxatu ahal den edozein objektuk balio du (betiere, pisua egokia baldin bada).

3. fasea: Baloratu jarduera fisikorik egin badute, arauak bete badituzte, ondo pasatu badute eta abar.


SOKATIRA ETA ARRASTATZE PROBAK

1. fasea: Sarrera labur batekin hasiko da jarduera fisikoa egitea zer den eta noiz egiten dugun azaltzeko (ohea egin, ibili, paseatu, modu aktiboan jolastu, eskailerak igo, kirola egin, mendira joan...). Bestalde, eguneroko zein egoeratan mugitzen ez garen aztertuko da.

2.. fasea: SOKATIRA ETA ARRASTATZE PROBAK

Sokatira diziplinan, bi taldek soka baten bi muturretatik tira egin behar dute kontrako taldea arrastatzeko asmoz.

Arrastatze proba disziplinak, soka bati lotuta dagoen objektu astun bat (gurpil bat zama bat gainean duelarik) arrastaka eramatean datza.

Diziplinak biak batera landuko dira, kasu bietan ikasleek funtsean gauza bera egin behar baitute: erresistentzia bat gainditzeko soka batetik tira egin. Elementuen konbinazioak (pertsona, espazioa, denbora, materiala), diziplina hauek lantzeko aukera desberdinak ahalbidetzen du. Aukerak hauek dira:

Pertsona. Aukera desberdinak

  • Antolaketa: ikasleek banaka edo taldekideekin lankidetzan parte hartu ahal izango dute (bikoteka, hirukoteka...).

  • Parte hartzaileen rola: arrastatze jolasaren kasuan, ikasleek rol ezberdinak har ditzakete: tiratzaile eta "zama" (gurpilaren edo koltxoneta baten gainean eserita, eta abar).

  • Liskarrak: talde bateko jokalariek bai banaka edo lankidetzan aurre egin ahal izango diote kontrako taldeko jokalari bati edo gehiagori. Arrastatze probetan, errelebo moduan ere parte hartu ahal izango dute.

Espazioa. Aukera desberdinak:

  • Ibilbideak neurrira prestatu daitezke, distantzia luzatuz edo laburtuz, edo aurrez ezarritako distantziarik gabe, non helburua ahalik eta distantziarik luzeena egitea izango da.

  • Ibilbideak joan-etorrikoak izan daitezke, edo “postak” dituzten zirkuitoak, beraietan erreleboa egiteko aukera izanik (jokalariak, garraitu beharreko materiala edo biak txandatu daitezke).

Denbora. Aukera desberdinak:

  • Denbora mugarik gabe. Helburua aurkako taldeak baino objektu gehiago arrastatzea da (amaitu arte). Sokatiraren kasuan, helburua aurkako taldea arrastatzea izango da, denbora mugarik gabe.

  • Denbora mugatuta. Helburua aurkako taldeak baino denbora laburragoan objektu kopuru jakin bat arrastatzea da.

Materiala. Era guztietako objektuak erabil daitezke, betiere pisua eta tamaina ikasleen adinerako egokiak baldin badira (zakuak, kaxak etab).

3. fasea: Baloratu jarduera fisikorik egin badute, arauak bete badituzte, ondo pasatu badute eta abar.


BiBLIOGRAFIA

  • Herri-kirolak irakasteko gida. Eusko Jaurlaritza.