Oso garrantzitsua da txiki-txikitatik elikadura-ohitura osasuntsuak barneratzea. Ondoren agertzen diren jarduerak Bilboko Udalak lehen hezkuntzan osasuna sustatzeko daukan heziketa-programaren parte dira.
Ikasleen artean fruta-kontsumoa sustatzea.
Frutak elikagai osasuntsutzat jotzea.
Fruta mota ezberdinak identifikatzea.
Ikasleei fruta mozten eta prestatzen irakastea.
Sarrera
Sarrera labur bat egingo da, frutak dietan dauzkan garrantzia eta onurak azaltzeko. Modu berean, snack gazien edo litxarrerien ordez fruta hartzea aproposago dela adieraziko zaie.
Zer fruta ezagutzen dituzue?
Gelako ikasleak taldeka banatuta, kartoi mehetan gutxienez 10 fruta margoztuko dute, ezagutzen dituzten guztiak identifika ditzatela. Jarduera hau erronka sistema bitartez burutuko dugu, talde-lana eta ikasleen arteko komunikazioa sustatzeko asmoarekin. 15 minuturen ostean, egindako lan denak denon artean ikusiko dira.
Eskolatik hurbil dagoen fruta-dendaren batera bisita.
Jardueraren helburua fruta motak ezagutu eta identifikatzea da, eta azken jarduerarako fruta batzuk erostea. Jarduera hau egiteko, auzoko fruta-dendaren baten laguntza behar dugu. Fruta-denda bisitatuko da, ikasleek ezagutzen dituzten frutak ikusi eta identifikatzeko, eta ezagutzen ez dituztenak deskubritzeko. Gainera, bisitaren unean sasoiko frutak zeintzuk diren azalduko da. Taldeka, frutak aztertuko dituzte: ezaugarriak, koloreak, testura, azala, … Talde bakoitzak fruta mota bat aukeratuko du broxeta egiteko.
* Bisitaren alternatibak:
- Eskolako jantokiko frutak erabiltzea.
- Ikasleek frutak gelara ekartzea.
Fruta-broxeta
Ikasle talde bakoitzak, eskuak garbitu ostean, aukeratutako fruta garbitu eta moztuko du, irakasleek gainbegiratuta. Gero, fruta atalak eta zotzak banatuko dira, eta ikasle bakoitzak bere fruta-broxeta egingo du, bide batez gelakideekin ondo pasatzeko.
Azken ondorioa
Gogoeta egingo da ikasgelan, egindako jarduerei buruz eta ikasleen fruta-kontsumoko ohiturei buruz.
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko
* Goiko eskubiko ikurran klikatu aurkezpen moduan ikusteko