LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO JARDUERAK
“Iceberg”: Eraldatzen gaituzten esperientziak (inkontzienteak, subkontzienteak, kontzienteak).
“Edalontzi komunikatzaileak”
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO 1. JARDUERA: “Iceberg”: Eraikitzen eta eraldatzen gaituzten esperientziak.
HELBURUAK
Autoezagutza bultzatzea: nortasuna, autoestimua eta ongizatea nola eraikitzen diren ezagutzea.
Bizipen, pentsamendu eta emozio positiboak sustatzearen garrantziaz jabetzea.
Guk geuk eta besteek guri buruz dakiguna eta dakitenari buruzko kontzientzia areagotzea, eta zabaltzea, elkar ezagutzeko eta ezagutarazteko.
Besteekiko harremanetan elkarri nola eragiten diogun jabetzea.
EDUKIAK
Autoezagutza: autoestimua eta nortasuna. Bizitza osoan izandako esperientziek eta bizipenek gugan duten eragina eta gu pertsona gisa zelan eratzen gaituzten.
Gure baitan zenbait kontzientzia maila daudela ulertzea (kontzientea, subkontzientea eta inkontzientea), eta geure izaeran eta jokaeran duten eragina ulertzea.
Nork bere burua ezagutzea: alderdi ezagunak (publikoak), ezezagunak, ezkutuak eta “itsuak”.
Autoestimua eta enpatia: gure ekintza kontzienteek eta ez hain kontzienteek (nahita eginak edo ez) besteengan duten eragina ulertzea, eta alderantziz.
Ongizatea sustatzeko eta ondoeza murrizteko trebetasun pertsonalak.
DESKRIBAPENA:
Esperientziek eta bizipenek bizitzan zehar pertsona gisa zelan aldatzen eta ukitzen gaituzten, eta modu kontzientean edo ez hain kontzientean zelan eragiten diguten ulertzean datza.
Itsasoan murgildutako iceberg bat marraztu dezatela eskatzen zaie, hiru zatirekin:
Beste pertsonek gutaz ur-azaletik ikusten dutena, uretatik kanpo.
Guk geure buruaz dakiguna eta ondo ezagutzen gaituzten pertsona gutxi batzuek dakitena: ez dago begi bistan, eta guk esan badiegu bakarrik dakite.
Gogoratzen ez duguna eta besteek ez dakitena (salbu eta senide batzuek). Badakigu hor dagoela, esan digutelako, edo argazkiak eta bideoak ikusi ditugulako.
Zenbat eta sakonago, orduan eta gutxiago gogoratzen dugu eta gutxiago jabetzen gara bizi izan dugunaz.
Hau guztia geure izaeraren parte dela eta nolabait eragiten digula jabetzean datza, nahiz eta zati bat baino ez ikusi, eta "lehen begiratuan" beste batez kontziente izan.
Bizitzen eta esperimentatzen joan garen egoera bakoitzak nola eraldatzen gaituen eta nor garen birkonfiguratzen duen azaltzea.
Nahi izanez gero, egoeren adibideak jar ditzakete, baita irakasleak ere.
Arbelean iceberg bat marrazten da adibide gisa, eta esperientzia posibleekin osatzen da. Bereiziz nola batzuk lurpean geratzen diren baina gure zati izaten jarraitzen duten, eta beste batzuk agerikoagoak diren, kokatuta dauden lekuaren arabera.
Aurretik landutako jarduerekin lotu daiteke (“pertsonaren hirukia”, "emozioen araztegia”, “diamantea”).
Arbelean marraztuz irudika daiteke gertatzen zaizkigun esperientziak gure "edalontzian" iragazkiaren/koladorearen bidez iragazten direla. Eta guretzat zer adierazten duten eta zer emozio sortzen dizkiguten kontuan hartuta, icebergean txertatuz joan daitezke, beren egituran bertan edo elkarren gainean jartzen diren "geruzen" bidez, gu eraldatuz. Diamanteak esperientzia horiek garbitu eta adierazi beharko ditu, kanporatuz.
Bizipen positiboen eta negatiboen balantza: Osasuneko eta ongizateko ohitura onak (ekintzak) eta pentsamendu onak sustatzearen garrantzia, emozio atseginak sortzeko. Emozio atsegin horiek, ongizatea sortuko dute, eta emozio desatseginak murriztu eta gainditu behar ditugu, ez daitezen alferrik mantendu, eta “tonu”/”melodia”/”iragazki” emozional on bat garatu ahal izateko.
Marraztu gutxienez bi iceberg, bata bestearen ondoan. Honen bidez ikus genezake norberak bere iceberga duela, gainontzekoek eurena duten moduan, eta elkarrekin erlazionatzen direla sinbolizatu eta azaltzeko. Gure zati bakoitza (kontzientea, subkontzientea eta inkontzientea) besteen gainerako zatiekin erlazionatzen da.
6 eta 12 urte arteko umeen autoestimua hobetzeko meditazioa: Barne-aterpea: 5 minutu.
Ikasleei gogorarazi oroitzapen positiboren baten pentsatzeko eta hartan arreta jartzeko estrategia, geure egoera emozionala hobetzeko eta ondo sentitzeko.
MEDITAZIOA ( 7 MINUTU): Ortzadarraren erlaxazioa
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO 2. JARDUERA: “Edalontzi komunikatzaileak”
HELBURUAK
Gainontzekoek zelan baloratzen gaituzten eta taldearen presioak gugan duen eraginaz jabetzea.
Guk besteengan nola eragiten dugun moduaz jabetzea. Asertibitatea eta enpatia.
EDUKIAK
Harremanetarako trebetasunak; enpatia, asertibitatea: gure ekintzek besteengan duten eragina, eta alderantziz.
Gatazken konponketa/eraldaketa.
AZALPENA:
“Emozioen araztegiaren” metaforan oinarrituta, arbelean gutxienez bi ontzi marrazten ditugu bata bestearen ondoan.
Araztegia nola funtzionatzen zuen gogoratuko dugu (gutako bakoitza da araztegia): iragazkia (interpretazioa, pertzepzioa), araztegia (eraldatzailea), eta hodia, txorrotarekin (hustutzailea).
Pertsonen arteko eragina azaltzen dugu. Lehenik eta behin, gugandik hurbilen daudenak, gurekin harremana izan ohi dutenak. Azaltzen dugu beraien egoera emozionalek eta ekintzek gugan eraginen bat izango dutela (eta gureek, eurengan).
Hodi batzuk marratzen ditugu, hurbil dauden ontziak konektatzeko, eta irudikatzeko eragin bat dagoela eta likidoak ontzi batzuetatik besteetara doazela.
Ontzi batzuek besteengan nola eragin dezaketen galdetzen da. Likidoa leku batetik bestera eramatearen adibidea jartzen da (adibidez, hodi baten bidez).
Gutxienez honako eragin-modu hauek atera nahi dira:
Hodiaren bidez, nahita eraginez (ekintza, mugimendua), presio gehiagorekin edo gutxiagorekin (txorrota erregulatzeko moduaren arabera).
Hodietako batek gainezka egiten duenean, bere edukiaren zati bat beste bati isurtzen dio, normalean nahi gabe.
Irudimenaren arabera beste forma batzuk aipatu daitezke: ontzia eztanda eginez eta kaltetuz, zipriztinduz, ontziaren zulotxoetatik “zurrusta txikiak” ateraz...
Besteengan dugun eragina eta besteek gugan dutena azaltzea da kontua. Eragin hori zenbait faktoreren arabera aldatzen da: haiek nola dauden eta nola erabiltzen duten euren “koloreen likidoa” (emozioak), nola erabiltzen dituzten “hodia” eta "txorrota", bizitzako egoerek gugan duten eragina bezala (etxe, eskola edo lagun aldaketak, albiste onak eta txarrak, maite ditugun pertsonak edo gauzak galtzea, ...).
Esaten dizkiguten gauzek, egiten dizkigutenek... gugan eragin dezakete, eta alderantziz. Kontuz ibili behar dugu esaten eta egiten dugunarekin, alderdi/pertsona guztiok ahalik eta hoberen egotea baita xedea.
Eskatzen zaie egoeren adibideak jarri ditzatela, eta adibideren bat eskaintzen da hobeto ulertzeko nola eragiten diogun elkarri.
Hori azaltzeko, “araztegiaren” metafora erabiltzen da: iristen zaiguna “iragazki/koladore” bat erabilita zelan “iragazi” dezakegun, dena sinetsi gabe, denari kasu egin gabe, zelan eragiten digun erregulatuz/aztertuz. Era berean, sartu dena aprobetxatu, aldatu edo baztertu dezakegu. Nola sentitzen garen konfiantzazko pertsonei esatea garrantzitsua izango da: asertibitatetik ondo sentitzea bilatuko dugu (ongizate pertsonala, autoestimua), eta gainerakoak ondo sentitu daitezen saiatuko gara (enpatia).
Mindu gaituen zerbait egin edo esan duen pertsonari, edo, bestela, konfiantzazko pertsona bati, zelan sentitzen garen esatera eta adieraztera animatzen da.