LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO JARDUERAK
“Irakiten dagoen ur lapikoa: azenarioa, arrautza eta kafe-bihia”. Erantzuteko hiru modu”.
“D.A.E.O. GIDOIA”: DESKRIBATU, ADIERAZI, KONPONDU (ALDAKETA ESKATU), ONDORIOAK
LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO 1. JARDUERA: “Irakiten dagoen ur lapikoa: azenarioa, arrautza eta kafe-bihia”. Erantzuteko hiru modu.
HELBURUAK
Inguruabarren aurrean jokamolde ugari daudela barneratzea, eta horiek gugan eta inguruan daukaten ondorioez jabetzea.
Gaitasunak ikasteko eta garatzeko ahalmena dugula ohartaraztea. gaitasun horiek geure emozioak erregulatzen, ezbeharrak gainditzen eta emozio negatiboen ondorio kaltegarriak prebenitzeko lagungarriak izango dira.
Bizitzaren aurrean eta giro ona mesedetzeko jarrera positibo bat estimulatzea.
Itxaropena, protagonismoa eta erantzukizuna transmititzea, ongizate pertsonal eta sozialerako bizi-gaitasunak garatzeko.
EDUKIAK
Gaitasun pertsonal eta sozialak: erantzuteko moduak eta jarrera.
Harremanetarako trebetasunak; enpatia, asertibotasuna.
Ongizatea mesedetzeko eta norberaren eta taldearen ondoeza murrizteko gaitasun pertsonalak.
Gatazkak konpontzea.
Emozioen gestioa.
DESKRIBAPENA:
Gatazken konponketa lantzeko jarduera. Arazoei aurre egiteko zenbait modu azaltzen zaizkie.
Hiru lapiko marrazten dira, ura irakiten dagoela, eta galdetzen zaie zer gertatuko litzaiokeen elikagai hauetako bakoitzari uretan sartu eta hor denbora batez utziz gero:
Azenarioa
Arrautza
Kafe-bihia
Bakoitzak modu batean egiten dio aurre egoerari: asertiboa-pasiboa-agresiboa.
Erantzunak honela bideratzen dira:
Azenarioa: biguntzen eta desegiten da
Arrautza: gogortzen eta gotortzen da. (“koraza”)
Kafe-bihia: irakindako urarekin nahasten da eta kafe goxoa sortzen du, giroa hobetuz.
Lau minutuko bideo bat jartzen zaie, metafora azaltzeko, eta komentatzen da.
6. Zailtasunak dituzten bizitzako eguneroko egoeren adibideak jartzen zaizkie, eta pentsatzeko eskatzen zaie, eta nola egokituko liratekeen egoera bakoitzari lehen azaldutako estiloen arabera.
7. Haien ustez, onena zein den galdetzen zaie, nola sentituko liratekeen, zein erabili ohi duten, egoeraren bat kontatu nahi duten zeinetan horrela jokatu duten edo norbait horrela jokatzen ikusi duten, ...
LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO 2. JARDUERA: “D.A.E.O. GIDOIA”: Deskribatu, Adierazi, Eskatu, Ondorioak
HELBURUAK
Giza trebetasunen eta gatazkak konpontzeko estrategiak ezagutzea.
Elkarreragin-estilo asertiboa mesedetzea.
Autoestimua eta ongizate pertsonala mesedetzea.
EDUKIAK
Harremanetarako trebetasunak; enpatia, asertibitatea: gure ekintzek besteengan duten eragina, eta alderantziz.
Gaitasun pertsonalak: autoestimua eta ongizatea.
Gatazkak konpontzea.
Emozioak eta sentimenduak erabiltzen jakitea.
DESKRIBAPENA:
DESKRIBAPENA:
Beste pertsona batzuekin gaudenean ematen diren egoerei edota arazoei aurre egiten lagunduko digun gidoi bat da. Gustuko ez dugun, molestatu digun edo kaltetzen gaituen zerbait aldatzeko urrats batzuk ematen laguntzen digu.
Asertibitatea eta enpatia lantzeko tresna bat da.
Denok ahalik eta hoberen sentitu gaitezen da helburua. “Ontzi komunitatzaileen” jarduera egin bada, aipatu egingo da. Bi edalontzi marraztu daitezke, bakoitzak ondoan esku bat duela, atzamar lodia gorantz, “ondo nago” adierazteko. (WIN-WIN/irabazi-irabazi).
D.A.E.O. letrak idazten dira arbelean, eta beherantz, bertikalean, letra bakoitzari zein hitz dagokion asmatzen da:
Deskribatu (egoera, zer gertatu den)
Adierazi (norbera nola sentitzen edo sentitu den)
Eskatzea (jarrera edo jokabide bat aldatzea, zerbait konpontzea...)
Ondorioak (positiboak ala negatiboak: nola sentituko den aldaketa egiten badu edo egiten ez badu).
“Urkatuaren jokoa” egin daiteke (beste figura batekin, egokiagoa dela ikusten bada), hitz bakoitzaren letra kopurua markatuta, banan-banan deszifratzeko, denak asmatu arte, pistak eta laguntza erabilita edo ez.
Gidoi hau nolako egoeretan erabili daitekeen azaltzen da: “Zerbaitek molestatzen gaituenean edo norbait molestatu dugunean eta gaizki sentitu garenean, eta zerbait aldatu behar dela uste badugu, adibidez, barkamena eskatzea, egindakoa desegitea, berriro ez egitea, ...”.
Hitz bakoitzaren esanahia galdetu eta egoera baten adibidea jartzeko eskatzen zaie, aplikatzeko.
Hitz bakoitza beste jarduera batzuetan ikusitako hiru elementuekin erlazionatzen da:
Deskribatu: Zer pentsatzen duten (burmuina) egoeraz, nola ikusten duten (pertzepzioa).
Adierazi: Egoeraren aurrean sentitzen dutena (gorputza).
Eskatzea: Sentitzen dutenaren aurrean egiten duten ekintza da, behar dutena.
Ondorioak: Eskatzen duten mugimenduarekin espero dituztenak, hobeto sentitzeko.
Gero, bikoteka, gertatu zaien egoera batean edo alegiazko egoera batean pentsatzeko eta gidoia aplikatzeko eskatzen zaie, lehenengo batak eta gero besteak.zzzEsperientzia elkarrekin konpartitzen dute. Azaldu behar dute nola uste duten sentituko liratekeela egoera horrela konponduz gero, eta zein uste duten izango litzatekeela beste pertsonaren erantzuna.