Izaki autotrofo fotosintetikoak, uretan aske bizi diren zelula eukariotikoz osatuak.
Klorofila eta beste pigmentu batzuk dituzte. Alga batzuk fitoplanktonaren - uretako beste animalia batzuen elikagai- osagaiak eta zelulabakarrak dira. Beste alga batzuk zelulaniztunak dira, baina oso antolaketa bakuna dute; ez dute benetako ehunik, organorik edo aparaturik . Hori dela eta, historikoki landare erreinuan kokatu izan badira ere, gaur egun protisto erreinuan sartzen dira protozooekin batera.
Alga mikroskopikoak zelulabakarrak dira, eta honako talde hauetan sailkatzen dira:
Alga makroskopikoak hiru multzo handitan sailkatzen dira, pigmentuen arabera:
Ondorengo taulan algen talderik ohikoenak ditugu:
Zelulabakarra/
Zelulaniztuna
Kolorea
Berdea
Arrea-gorrixka
Arrea
Berdea
Arrea
Gorria
Pigmentuak
Klorofila
Pigmentu gorriak. Batzuk ez dute pigmenturik.
Pigmentu horixka eta klorofila.
Pigmenturik ugariena klorofila da.
Pigmentu horixka eta klorofila.
Pigmentu gorria eta klorofila.
Horma zelularra
Ez dute
Zelulosazkoa
Silizezko pareta zurruna
Zelulosazkoa
Zelulosazkoa
Zelulosazkoa
Bestelakoak
Bi flageloen bidez lekualdatzen dira. Flagelo bat bestea baino luzeagoa da. Ur gezatan bizi dira.
Flageloen bidez mugitzen dira.
Ez dira mugitzen.
Zelulaniztunetan gametoak mugitzen dira.
Gametoak mugitu egiten dira.
Euskal Herriko kostaldean Gelidium generokoak oso ezagunak dira. Haiengandik agar-agar izeneko substantzia lortzen da.
Euglenofitak
Zelulabakarrak
Zelulabakarrak
Zelulabakarrak
Zelulabakarrak nahiz zelulaniztunak
Zelulaniztunak
Zelulaniztunak gehienak
Dinoflagelatuak
Diatomeak
Berdeak
Arreak
Gorriak
Gure kostaldean alga gorriak eta arreak dira ugarienak. Besteak beste, elikagaien industrian erabiltzen dira marmeladak eta saltsak loditzeko. Sendagaiak fabrikatzeko substantziak ere ateratzen dira haietatik.
Ikerketa-jarduera
Erantzun itzazu proposaturiko galderak zure koadernoan. Horretarako, irakur ezazu esteka honetako informazioa.