ARIKETA: Aurreko animazioa arretaz aztertu, beheko marrazkia begiratu, eta erantzun ondorengo galderak:
Mitosia eta meiosiaren arteko konparazioa
Fijatu zaitez!
Mitosian kromosoma bakoitzaren kromatida ahizpak banantzen dira, meiosiaren lehen zatiketan, aldiz, kromosoma homologoak banatzen dira.
Mitosiaren helburua: Zelula ama batetik berdin-berdinak diren beste bi zelula alaba sortzea da.
Meiosiaren helburua: Diploidea den, hau da,(2n)kromosoma duen zelula ama batetik beraien artean ezberdinak diren lau zelula alaba haploide (n) sortzea da. Zelula alabak gametoak dira. (gameto: espermatozoide edo obulu)