Bakterioek oso egitura soila dute, ez baitute nukleorik , ezta organulu zelularretako asko eta asko ere.
Bakterio arrunt baten zelularen atalak hauek dira:
Bakterio zelularen egitura
Zelula-horma mureinaz osaturik dago eta mintz plasmatikoa baino lodiagoa da. Horma-motaren arabera bakterioak hainbat modutan tindatzen dira mikrobiologian oso ezaguna den Gram tindaketa teknika erabiliz. Gram tindaketa oso lagungarria da laborategian bakterioak identifikatzeko, eta bi bakterio talde daude irizpide horren arabera: Gram positiboak eta Gram negatiboak.
Bakterio batzuek beste hainbat egitura dauzkate: kapsula, flageloak eta pili, besteak beste.