Tontakeriak detektatzeko 10 galdera:
1) Informazio iturriak fidagarriak al dira?
2) Informazio iturriek beti berdina esaten al dute? ala gai dira ideia desberdinak plazaratzeko?
3) Beste inork frogatu al ditu baieztapen hauek? hau da, pauso berdinak jarraituta beste inork gauza bera lortu al du, erreproduzigarria al da?
4) Munduaren funtzionamenduarekin bat al dator? hau da, errealitatea kontutan hartuta koherentea al da?
5) Inor saiatu al da baieztapen hori ezeztatzen?. Zalantzan jartzea. Beti pentsatu behar da kontrakoek zer esango duten horrela aurrea hartzeko.
6) Froga nagusiak nora eramten dute?
7) Zientziaren arauak jarraitzen al dira?: behaketa, datuen bilketa, frogak, experimentuak, arrazoiak...
8) Teoria berriaren aldeko frogak aurkezten al ditu? ala teoria zaharraren kontrako frogak bakarrik aurkeztu al ditu?
9) Teoria berria teoria zaharra bezainbeste fenomeno azaltzeko gai al da? ala detaile konkretu batzuk bakarrik azaltzen ditu?
10) Sinismen pertsonalek sortu al dute teoria berria? sinesmen erlijisooak, ideolojiak eta politikak ezin dute teoria bat baldintzatu.
"Escépticos" teleseriearen saio guztiak. Jose A. Pérezek sortua eta zuzendua. Alfonso Gámez kazetariak aurkeztua. ETB 2n 2011ean emititu zen. Zientzia, pseudozientziak, sinesmenak eta sineskeriak oso modu argi eta erakargarrian lantzen ditu.
1. “¿Fuimos a la Luna?”. 2. “¿A ti te funciona?”. 3. “¿Todo está escrito?”. 4. “¿Las ondas del mal?”. 5. “¿Hay alguien ahí afuera?”. 6. “¿Modificación genética?”. 7. “¿Ciencias ocultas?”. 8. “¿Homeopatía?”. 9. “¿Milagro?”. 10.“¿Salud de consumo?”. 11."¿Superstición?”. 12.“¿Hijos de Dios?”. 13.“¿Cambio climático?”