Mikroorganismoek sortutako gaixotasunei gaixotasun infekzioso deritze. Gaixotasun infekzioso horiek eragiten dituzten mikroorganismoei, berriz, agente patogeno deritze.
Gizakiengan gaixotasunak eragiten dituzten agente patogenoen artean zenbait bakteria, protozoo, onddo eta birusak ditugu. Patogeno horiei kontra egiteko babes-mekanismo hauek ditu oganismoak:
Gaixotasun infekziosoen aurkako borroka
Zenbait gaixotasun infekziosok arazo larriak eragin ditzakete. Milaka petsona hiltzen dira urtero munduan gaixotasun infekziosoren baten ondorioz. Gure organismoak babes-mekanismoak ditu. Babes-mekanismo horiei laguntzeko, antibiotikoak edota txertoak hartu ohi ditugu.
Baina zer dira antibiotikoak? Eta txertoak? Zein kasutan erabili behar da bata eta zein kasutan bestea?
Txertoak
Substantzia biologikoak dira, eta, normalean, injekzio bidez administratzen dira gaixotasun infekziosoei aurre egiteko. Hau da, gaixotasuna izan baino lehenago erabiltzen dira.
Txertoak mikroorganismo hilekin, indargabetutakoekin edo haien zatiekin prestatzen dira, eta pertsona osasuntsuari jartzen zaizkio. Horrela, txertatutako pertsonaren organismoak inmunitate-sistema aktibatzen du, eta mikroorganismo horrek erasotuz gero, organismoak prest ditu babes-mekanismoak.
Haurtzarotik hasita, bizitzaren hainbat unetan administratzen dira txertoak. Batzuetan, dosi bat baino gehiago injektatu behar izaten da inmunitatea mantentzeko.
Txertaketa jokabide mediko ohikoenetako bat da gaur egun, eta hari esker gaixotasun batzuk erabat edo ia erabat desagertu dira gure gizartean.
Txertaketaren sortzaileak Edward Jenner (1749-1823) eta Pasteur (1822-1895) izan ziren.
Esteka honetan klik eginez, Osakidetzak proposaturiko txertoen egutegia daukazu.
2007. urtetik aurrera, giza papiloma birusaren kontrako txerto berria sartu dute txertaketa-egutegian. Txerto hori doan jartzen diete osasun-langileek, ikastetxeetan, DBHko 1. mailako neska guztiei, B Hepatitisaren aurkako txertoarekin batera.Txertaketa eraginkorra izan dadin, hiru dosi behar izaten dira. Albo-ondorio gutxi eta arinak izaten dituzte.
Txertaketa-programa zehatzak erkidego bakoitzaren esku badaude ere, Osasunerako Munduko Erakundearen (OME) gomendioei jarraitzen diete.
Ba al zenekien?
Gripea birus batek eragindako gaixotasun oso kutsakorra da. Urtero Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpaina egiten dute. Kanpaina horren bidez, honako pertsona hauek txertatzea gomendatzen dute:
Txerto hori eraginkorra da urtero udazken-neguan agertu ohi den gripearen aurka.
Ikerketa-jarduera:
Antibiotikoak
Bakterioentzat toxikoak diren substantziak. Onddoen atalean ikusi dugunez, lehen antibiotikoa Alexander Flemingek aurkitu zuen, eta aurkikuntza hori oso garrantzitsua izan zen medikuntzarako.
Bakterioek eragindako infekzioak tratatzeko ezinbestekoak badira ere, medikuak esan behar du noiz eta nola erabili. Izan ere, infekzio orok ez du antibiotikoen beharrik. Birusek sortutako gaixotasunen tratamenduan adibidez, antibiotikoak ez dira eraginkorrak.
Gainera, antibiotikoak desegoki erabiltzeak arazoa ekarri du: antibiotikoekiko bakterio erresistenteak sortzea. Horrek mikroorganismo horiei kontra egiteko sendagai berriak bilatzera behartzen gaitu, eta ez da hain erraza.
Antibiotikoak benetan beharrezkoak direnean bakarrik erabili behar dira, eta, beti, medikuak aginduta. Zoritxarrez, hori ez da beti horrela izaten eta pertsona asko automedikatu egiten dira.
Antibiotikoen erabilera desegokiaren ondorioetako bat hau da: gero eta ugariagoak dira antibiotikoekiko erresistenteak diren mikroorganismoak. Ondorioz, mikroorganismo horiek kontrolatzea zailagoa denez, kalte handia egiten dio osasun publikoari.
Honen guztiaren inguruan sakontzeko klik egin esteka honetan, eta ikusi bideoa:
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/817859/teknopoliseko-bideoa--antibiotikoekiko-erresistentzia/
JARDUERAK:
Bideoak ikusi ondoren erantzun itzazu galdera hauek: