- Animalia sinpleek ez dute garraio-sistema espezializaturik
- Animalia konplexuek zirkulazio-aparatua dute
Zirkulazio-aparatuaren osagaiak:
- Likido zirkulatzailea
- Hodiak edo basoak
- Propultsio mekanismoa
1.1.- Likido zirkulatzaileak
Likido hauen osagiak ondorengoak dira:
- Ura, gatz mineralak, proteinak,
- Elementu zelularrak
- Gasak garraiatzeko pigmentuak
Hainbat likido zirkulatzaile mota daude:
Hidrolinfa
- Ekinodermatuetan
- Itsasoko uraren antzeko osaketa
- Ez dauka gasak eramateko molekularik
- Elikagaiak eta hondakin-metabolikoak garraiatzen ditu.
Hemolinfa
- Molusko eta artropodoetan
- Pigmentua: hemozianina
Odola
- Ornodunetan, pigmentua: hemoglobina
- Anelidoetan, pigmentua hemoeritrina
Linfa
- Ornodunetan soilik
- Odolaren antzeko osaketa
- Ez du eritrozitorik ezta plaketarik
1.2.- Basoak: Likido zirkulatzaileak mugitzeko hodiak dira. Ornodunen basoak: odol-basoak eta linfa-basoak
Odol basoak:
Arteriak
- Odola bihotzetik ehunetaraino eramaten dute
- Horma gogorrak eta elastikoak dituzte Presio handia jasateko
- Diametro txikiagoko arterioletan banatzen dira
Kapilarrak
- Diametro txikiko baso-sare handia da
- Zelula endotelialen geruza bakarra dute
- Elikagaien eta gasen trukea gertatzen da odolaren eta ehunen artean
- Diametro handiagoko benuletan elkartzen dira
Zainak
- Odola berriro bihotzera eramaten dute
- Horma meheagoak, zurrunagoak eta diametro handiagokoak
- Balbulak dituzte
- Odola presio baxuan eramaten dute
Baso linfatikoak
- Sare kapilar batek osatua.
- Iragazkorrak dira.
- Baso gero eta handiagoetan biltzen dira.
- Loditze batzuk zeharkatzen dituzte: gongoil linfatikoak .
- Gongoil linfatikoak goputz osoan banatuta daude, ehun konjuntiboak osatzen ditu eta bertan linfozitoak heldu egiten dira.
1.3. Propultsio-mekanismoa: "Bihotza"
- Bihotzak likido zirkulatzailea mugiarazten du
- Muskulu ehuna espezializaturik dauka
- Uzkurtu eta erlaxatu egiten da
Bihotz-motak
Tubularrak
- Artropodoetan: hodi itxura
Osagarriak
- Zefalopodo eta arrainetan: alde jakineko zirkulazioa bizkortzen dute
Trenkadunak
- Moluskuetan eta ornodunetan
- Bi ganbara-mota:
- Aurikulak: odola sartzeko
- Bentrikuluak: odola irteteko