1920ko hamarkadaren bukaeran, Edwin Hubble astronomoa galaxia gehienak Lurretik aldentzen ari zirela konturatu zen.
Big Bang teoriaren arabera, duela 13.700 milioi urte inguru hasi zen unibertsoa zabaltzen leherketa erraldoi (Big Bang )baten ondorioz.
Garai hartan unibertsoa puntu txiki baten tamainakoa zen, eta puntu horretan biltzen zen masa eta energia osoa.Puntu hori izugarri beroa zen.
Unibertsoa zabaltzearekin batera hoztu ere egin zen.
Big Bang gertatu eta berehala lehenengo partikula azpiatomikoak eratu ziren, protoiak, elektroiak... ;gero lehenengo atomoak eratu ziren, H, He...;ehunka milioi urte geroago hasi ziren galaxiak eratzen.
Esne Bidea da gure galaxia, espiral motakoa, eta espiralaren besoetako batean dago gure eguzki-sistema, duela 4.600 milioi urte sortua.
4.1.Nola dakigu galaxiak elkarrengandik urruntzen ari direla?. Doppler efektua
Objektu batek (auto batek, galaxia batek edo beste edozerk) uhinak igortzen ditu higitzen ari dela, eta uhinak distortsionatu egiten dira. Hartzailea hurbiltzean, uhina konprimitu egiten da (uhin laburragoa, A), adibidez soinu-uhinak konprimitzean hotsak altuago entzuten dira (A). Hartzailea urruntzean, luzatu egiten da (uhin luzeagoa,B), adibidez, soinu-uhinak luzatzean hotsak baxuago entzuten dira (B).
Fenomeno horri Doppler efektua deritzo. Antzera gertatzen da galaxien argiarekin; izan ere, uhinak espektroko kolore gorrira lerratzen dira (uhin luzeagoak) urruntzen direnean, eta urdinera hurbiltzen direnean. Horregatik dakigu galaxiak elkarrengandik urruntzen ari direla.
Azkarren urruntzen diren galaxien espektroen lerroak lerratzen dira gehien gorrira. Gerturatzen diren galaxien espektroen lerroak urdinera lerratzen dira.
Galaxiak elkarrengandik urruntzen ari badira, iraganean gertuago zeudela esan nahi du horrek. Horregatik, hasieran, materia guztia oso eremu txikian bilduta zegoela uste da.
Galaxiak elkarrengandik urruntzen zirela jakitean sortu zen big bangaren teoria (leherketa handiaren teoria)
4.2. Big bangaren teoriaren egiaztapena
1964an, Arno Penzias eta Robert Wilson fisikariak, merkataritza-antena berri bat sortu nahian zebiltzala, konturatu ziren erradiazio txiki-txikia iristen zela antenara, Unibertsoko toki guztietatik.
Zerk sortzen zuen erradiazio hori? Unibertsoko toki guztietatik iristen zenez, erradiazio kosmiko izena eman zioten (cosmos hitzetik hartuta; alegia grezierako unibertsoa hitzetik). Erradiazio txiki-txikia zenez, oso urrutitik iritsi behar zuen, eta horregatik hondoko erradiazio kosmikoa izena eman zioten.
Erradiazio hori Big-bangaren oihartzuna zela suposatu zuten. Trumoiaren amaierako burrunba bezala, gure Unibertsoa sortu zuen leherketa handi haren arrastoa gaur egunera iritsi zen.
Hondoko erradiazio kosmikoari ateratako argazkia. Atomoak eratzen hasi zirenean sortu zen erradiazio hori; hau da, big-banga gertatu eta 300.000 urtera, gutxi gora behera. Irudiko koloreak adierazten dute hasierako Unibertsoan hainbat dentsitate zegoela. Dentsitate horietatik , galaxiak eratu ziren.
4.3 Big banga eta Unibertsoaren historia
Gaur egungo Unibertsoak (galaxiaz eta izarrez osatutako Unibertsoak) ez du Big-banga gertatu zenean sortutako Unibertsoaren antzik. Gaur egun, badakigu gure Unibertsoa duela 13.700 milioi urte inguru sortu zela.
Ikus dezagun Unibertsoaren historioaren zati bat.