Zientzia hitza latineko scire (jakitea) hitzetik dator.
Baina zertan datza lan zientifikoa eta zer neurritan mugatzen du gure bizimodua?
Ezin da ukatu Zientziaren aurrerakuntzak eragin izugarria izan duela gure bizimoduan, eta XXI.mendeko herritarrok izan behar dugun heziketa arlo zientifikora ere heldu behar da; horrela, gizartean, era autonomoan, kritikoan eta erantzukizunez jokatu ahal izango dugu.