Zerez dago osatuta unibertsoa?
Unibertsoa espazio hutsa da, eta bertan, milaka milioi galaxia dabiltza flotatzen. Galaxia horietan dago unibertsoa osatzen duen materiaren parterik handiena. Tartean dagoen espazioa, aldiz, ia erabat hutsik dago; hotza eta iluna da.
Unibertsoko Galaxia bakoitzean, milaka milioi izar, planeta eta nebulosa daude. Nebulosak gas-lainoz eta hautsez osatutako hodeiak dira.
Kosmos ikusgarri hori elementu kimikoen nahastea da: %75 hidrogenoz, %20 helioz eta gainerako %5a beste elementu batzuez osatuta dago.
Materia iluna:
Astrofisikan, materia iluna erradiazio elektromagnetikorik igortzen ez duen materia da, eta ustez unibertsoko materia osoaren %90 inguru da. Baina bere presentzia ezin badugu zuzenean nabaritu, Nola dakigu badagoela?
Materia iluna oraingoz hipotesia baino ez da, ez baita inoiz frogatu hura existitzen denik. Zer den inork ez dakien arren, astronomoek materia ilunaren kontzeptua erabiltzen dute, bestela azaldu ezin daitezkeen gertaerak azaltzeko.
Adibidez, galaxien mugimenduen datuek esaten dute ikusten den baino materia askoz gehiago egon behar duela unibertsoan. Izan ere, daukaten errotazio-abiadura azkarra dela eta, zenbait galaxia sakabanatu egingo lirateke, egungo teorien arabera. Nolabait, daukaten masa ez da nahikoa abiadura horretan biratzen dabilen materiari eusteko. Gertakari horiek azaltzeko balio du materia ilunaren ideiak: ikusten ez dugun materia bat dago --beraz, iluna--, galaxia horiei ez sakabanatzeko adinako masa ematen diena.
Gehiago jakiteko irakur ezazue ondorengo loturetan dagoen informazioa:
zientzia.net/ materia iluna: argibide bila