Meteorizazio prozesuaren bidez harriak puskatu edo aldatu egiten dira kimikoki eragile meteorologikoen ekintzaren ondorioz.
METEORIZAZIO MOTA
FISIKOA edo MEKANIKOA
AZPIMOTA
TERMOKLASTIZITATEA
GELIFRAKZIOA (krioklastizitatea)
HALOKLASTIZITATEA
TALKA METEORIZAZIOA
DESKONPRESIOA
Landareek , animaliek edo gizakiek eraginda
DESKRIPZIOA
Tenperatura aldaketek eragiten dute; egunez harriak hedatzen dira, gauez uzkurtzen dira. Hedape-uzkurtze ziklo hauek harria apurtzea lortzen dute
Euri urak harrien zartaduretan sartzen dira; gauez, hotza dela eta, ur hori solidotzen bada bolumen handiago okupatzen du eta harria “lehertzen” du.
Kostaldeetan, haizeak hezetasuna darama eta ur gaziko mikrotanttak suspentsiotan; tantta hauek harrien poro eta pitzaduretan sartzen dira; ura lurrindu ondoren, solutua (gatzak) kristaltzen da, bolumena handitzen du eta barrutik presionatzen du, harria apurtu arte
Haizeak suspentsiotan daramatzan partikula solidoek harrien kontra talkatzen dute eta harria apurtzen dute
Harri multzo baten gainetik pisua (sedimentu multzo bat adibidez) kentzen ba dugu, harria “hedatzen da” eta askotan zartatzen da
Harrien mineralak eraldatzen dira,
erreakzio kimikoen bitartez; konposatu berriak sortzen dira eta harriak eraldatzen dira.
Sustraiek harriak zulatzen dituzte, ezpaloiak lehertzen dituzte ...
Satorrek eta lur-zizareek lurzorua zulatzen dute ...
Gizakiak, mendiak zulatzen ditu, harrobiak sortzen ditu ...
Harria apurtzen da kimikoki aldatu gabe.
KIMIKOA
Erreakzio kimiko batzuen ondorioz harriak kimikoki aldatzen dira.
BIOLOGIKOA