OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Seme-alabek gurasoen ezaugarriak heredatzen dituzte.
Herentziaren mekanismoak eta haiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da genetika.
Gurasoek ondorengoei herentzian transmititzen dizkieten ezaugarriak dira.
Karaktere motak:
ADN zatia da, eta karaktere jakin baterako informazioa dauka. Informazio hori base nitrogenatuen sekuentziaren bidez kodifikatuta dago.
gene batek karaktere bat determinatzen duenean herentzia-mekanismoa genetika mendelianoak explikatzen du. Hala ere bizidunetan herentzia mekanismoak askoz konplexuagoak dira eta gene batzuk parte hartzen dute karaktere bat definitzerakoan , edo gene batek karaktere bat baino gehiago determinatzen ditu, guzti hau ingurunearen eragina kontutan hartuz.
Karaktere batentzat gene batek izan ditzakeen informazio-aukera ezberdinak dira.
(adibidez lorearen kolorerako bertsio edo aukera ezberdinak izan daitezke kolore gorria ala kolore urdina ).
Gene batek kromosoma batean duen kokapen finkoari locus esaten zaio (loci pluralean)
Informazioa adierazterakoan aleloen ahalmenaren arabera bereiz ditzakegu:
Banako batek bere kromosometan duen gene multzoa da.
(Genetika mendelianoan genotipoa da karaktere bat edo gehiago determinatzen duen alelo- bikotea).
Organismo diploideetan ezaugarri edo karaktere bat adierazteko beharrezkoak dira kromosoma homologo bakoitzean dauden aleloak).
Genotipo motak:
homozigotikoa:karaktere jakin baterako genotipoan bi aleloak berdinak dituenean banakoa da. ( arraza puruak ). Bi aukera daude: bi alelo dominanteak AA ( homozigotiko dominantea) eta bi alelo errezesiboak aa ( homozigotiko errezesiboa)
heterozigotikoa : Karaktere jakin baterako bi aleloak desberdinak dituen banakoa da ->Aa ( arraza hibridoa)
Banako batek agertzen dituen karaktereen multzoa da. (fisikikoak, fisiologikoak, portaerakoak).
Genetika mendelianoan fenotipoa da karaktere batentzat genotipoaren adierazpena. Baina adierazpen honetan ingurumen faktoreek eragina dute.
(fenotipoa= genotipoa+ingurumen faktoreak)