Lurraren egitura ikertzeko bi aztertze metodo erabiltzen dira: zuzenak eta zeharkakoak.
Ikerketa Metodo zuzenak:
Ikerketa metodo zuzenek lehenengo km-etako informazioa ematen dute soilik, eta ez dira nahikoak barrualdeko geruzen azterketarako.
Zeharkako metodoak:
v Eredu estatikoa(Geokimikoa)
Azterketa sismikoei esker, badakigu gure planeta konposizio desberdineko hiru geruza zentrokidez osatuta dagoela: lurrazala, harritsua eta dentsitate txikikoa; Mantua, harritsua eta nukleoa, metalikoa.
1. Lurrazala:
Lurraren geruzarik azalekoena eta meheena da.Geruza harritsu mehe eta solidoa da. Bi lurrazal mota daude, kontinentala eta ozeanikoa.
Azal kontinentala
· 30 -70 bitarteko kilometroko lodiera.
· Granitoz osatuta nagusiki.
· Eremu askotan harri sedimentarioz eta kontsolidatu gabeko sedimentuz estalita.
· Kontinente masak sortzen ditu.
· Dentsitatea 2.600-2.700kg/m3
Azal ozeanikoa
· 10 kilometroko lodiera.
· Basaltoz eta gabroz osatuta.
· Ozeanoen hondoak eratzen ditu.
· Dentsitatea 2.700-3.200kg/m3
2. Mantua
Geruza harritsua da, lurrazalaren azpian dagoena.Lurraren bolumenaren %82 baino gehiago da.
· Mohorovicic-en etenuneak lurrazala eta Mantua bereizten ditu.
· 2.900km lodiera du.
· Peridotitaz osatuta dago (olibino da mineralik nagusiena)
· Dentsitatea 3.400-4.000kg/m3
· Bi zati bereizten dira: goi-mantua(670 km-raino) eta behe-mantua(670-2900 km –raino eta goi-mantua baino dentsitate handiagokoa)
· Repetti-ren etenuneak bereizten ditu goi-eta behe mantuak
3. Nukleoa
· Lurraren barru-barruko zatia da. 2.900 km-tik lurraren erdigunera doa. Erdigunea 6.371 km-ko batezbesteko sakoneran dago
· Metalez osatuta (%85 burdina), gainontzekoa nikela.
· Bi zati ditu bereiz daitezke:
Kanpo-nukleoa
Gutenberg-en etenuneak mantua eta kanpo nukleoa banatzen ditu.
Barne-nukleoa
Lehmanen etenuneak bereizen ditu kanpo-eta barne-nukleoak.
v Eredu Dinamikoa
Metodo sismikoaren bidez Lurraren barnealdea aztertzen dugunean , P eta S uhinen portaerak salatzen du dentsitate eta zurruntasun-maila desberdineko bost unitate daudela:
1. Litosfera: kontinentala nahiz ozeanikoa
2. Litosfera azpiko goi-mantua ( garai batean "astenosfera")
3. Behe mantua eta D´´ geruza
4. Kanpo nukleoak
5. Barne nukleoak