Galaxiako atomo bakar bat ere ez da geldirik egoten segundu batean. Dena higitzen da. Galaxia batean, izarrak nukleoaren inguruan biratzen dira. Sateliteak planeten inguruan biraka dabiltza, eta planetak, berriz, izarren inguruan. Zergatik?
XVII. mendetik XVIII. mendera bitartean Isaac Newtonek birak azaldu zituen grabitazio unibertsalaren legearen bidez.
Grabitazio-legearen arabera, gorputzak zenbat eta gertuago egon eta zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta gehiago erakartzen dute elkar.
Grabitateak mantentzen ditu planetak orbitan eguzkiaren inguruan.
Egitura guztietan du eragina erakarpenak: Talde Lokaleko osagai guztiak eta beste milaka galaxia Virgo galaxia-kumuluaren erdigunera joaten dira. Hori dela-eta, Erakarle Nagusia deritzo Virgo galaxia-kumularen erdiguneari.
3.2 Zulo beltzak
Zulo beltza dentsitate ikarragarri handia duen objetu astronomikoa da.
Grabitazio-erakarpenak zulo beltzetan du indar handiena. Dentsitate handi-handiko materia-kontzentrazioak dira zulo beltzak. Grabitazio-eremu handia duenez, argiak ere ezin dio ihes egin eremu horri, oso azkar ibili arren.
Hortaz, argirik ere bidaltzen ez badigute, nola jakin dugu zulo beltzak dadirela? Materialak grabitazio-zulo handira .hau da, zulo beltzera- erori aurretik azeleratzean igorritako erradiazioaren (batez ere X izpien) bidez jakin dugu zulo beltzak badirela.
Ikertutako ia galaxia guztiek dute zulo beltz bat erdigunean.
Zulo beltz batean zenbat eta gorputz gehiago erori, orduan eta masa handiagoa izango du, eta hortaz, grabitazio-erakarpena ere handitu egingo zaio.
Baina, zergatik ez dira Sagittarius A* zulo beltzaren inguruko izarrak zulo beltz horretara erortzen? Zulo beltzetik 7,7 milioi kilometro baino gehiagora daudelako, eta distantzia hori delako itzulerarik gabeko puntua edo gutxieneko segurtasun-distantzia.
Erakarpena asko murrizten da, distantzia handitu ahala.