Zer dira?
Birusak bizi-funtzioak beren kabuz betetzeko gai ez diren izaki azelularrak dira, eta bizidunen eta bizigabeen arteko mugan kokatu ohi dira.
Tamaina
Birusak bakteriorik txikienak baino txikiagoak dira. Hain tamaina txikia dutenez, 10-300 nm bitartekoa, mikroskopio elektronikoz baino ezin dira ikusi. Hori dela eta, XX.mendera arte ez ziren ezagutu, mikroskopio elektronikoa ere garai hartan sortu baitzen.
Birusen egitura
Birusen artean dibertsitate handia dago. Hala ere, birus guztiek oso egitura soila daukate, azido nukleiko batez (DNA zein RNA) eta hori inguratzen duen estalki proteiko batez osaturik dago. Estalki proteiko horri kapsida esaten zaio; kapsida kapsomero izeneko unitate txikiz osaturik dago, eta forma askotakoa izan daiteke. Badira kapsida inguratzen duen beste bilgarri bat duten birusak ere: gripearen birusa eta hiesaren birusa, adibidez.
Kapsidearen itxuraren arabera, hiru birus mota daude:
Helikoidalak
Ikosaedrikoak
Konplexuak (Bakteriofagoak)
Sailkapena:
Birusak hainbat irizpideren arabera sailkatzen dira. Horien artean :
Bizimodua:
Zelulen parasitoak dira, eta gaixotasun ugari eragiten dituzte. Ez dira gai beren kabuz bizi-funtzioak betetzeko, baina ugaldu egin daitezke zelulak infektatuz.
Birusek edozein izaki bizidun infekta dezakete: animaliak, landareak, bakterioak. Gehienak zelula mota jakin bat infektatzen espezializaturik daude.
Zeluletatik kanpo daudenean birion izenarekin ezagutzen dira, eta bizigabeak dira.
Zelula baten barrura (zelula ostalarira) sartzen direnean, zelula horren baliabideak erabiltzen dituzte beren buruaren kopiak egiteko, beren kabuz ugaltzeko gaitasunik ez baitute. Horrela, zelula ostalariak kaltetzen dituzte.
Ugalketa :
Ugaldu ahal izateko, zelula ostalarietan haien informazio genetikoa (DNA edo RNA) txertatzen dute, mekanismo batzuen bidez.
Ondorengo bideoan birus bakteriofago baten ugalketa-faseak ikus daitezke. Unerik garrantzitsuenak hauexek dira:
Birusak aztertzea oso garrantsitzua da, gaixotasun ugari eragiten. Gaixotasun horien larritasuna asko aldatzen da birusaren eta ostalariaren arabera.